Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Atsegin ditut hegaztien eta abioien hegaldiak. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 130. orr.
Bizpahiru abioi ikusi genituen aireratzen, eta beste hainbat lurra hartzen. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 132. orr.
Abioia hartu eta joan, abioia hartu eta etorri. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 40. orr.
Lucyri goiz samar iruditu zitzaion ordu hura, kontuan izanik abioia ez zela hamaika eta erdiak arte abiatzen. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 253. orr.
Abioia hamar minutu barru aterako da. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 299. orr.
Abioi bat ez da aireratu motorrean txori bat zeukalako. Pako Aristi «Note book», 2005 - 36. orr.
Hegaldiak bere horretan jarraitu zuen Londresko Gatwick aireportuan abioia lurreratu zen arte. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 151. orr.
Kafe bat hartzea erabaki du, hogei minutu falta dira oraindik abioia iristeko. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 21. orr.
2004an Boeingek 285 abioi komertzial entregatu zituen; Airbusek 320. Berria - Harian 2005-01-19
Ez harritu azken judizioko egunean abioi supersoniko batean itzultzen bada. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 133. orr.
Izan ere, abioi militarrak besterik ez ditut ikusten kontrakoa ikusten saiatu arren. Berria - Euskal Herria 2004-04-24
Bidai merkeak saltzen dituzten abioi konpainia batean nihoala Woman aldizkaria gainetik irakurtzeko aukera izan nuen. Berria - Kultura 2006-01-08
Hemendik gutxira, eserleku bakarreko abioi hori saldu, eta bikoa erosi beharko duzu, Ander. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 231. orr.
Suposatzen zen Londreserako abioia eguerdiko hamabi eta erdietan aterako zela. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 146. orr.
Coruñara abioian joan nahi zutelako eta ez autobusean. Berria - Kirola 2004-11-28
Imajina ezazu zuretzat autorik gabeko txoferra izan nintzela eta abioirik gabeko pilotua. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 229. orr.
Gerra zibilean euskaldunak izan ziren lubakiak egiten ez zekiten bakarrak, linealak egin zituzten eta etsaiek horrela askoz errazago hiltzen zituzten abioietatik tiro eginez. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 100. orr.
Bidai merkeak saltzen dituzten abioi konpainia batean nihoala Woman aldizkaria gainetik irakurtzeko aukera izan nuen. Berria - Kultura 2006-01-08
Egun on esan eta jarraian esplikatu zien Tomas ari zirela abioi txartelez arduratzen. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 146. orr.
Abioi eta auto istripuen argazkiekin bezala, prentsan agertutako argazki bat bilatzen du Andy Warholek, baina ez edozein. Berria - Kultura 2006-04-16