Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
alopezia 1 iz buruko ilea erortzea.
negar egin genuen gogotik, mononukleosiak jota, eta estasiatu egin nintzen Kapitulinaren alitosi ahaztezinean, Melezioren alopezia berdingabean, Flumenzioren piorrea maitagarrian. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 201. orr.
2 alopezia androgeniko (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)
Ilea erortzea oso arazo konplexua da; gaurkoan, gizonezkoen kasuan buru soiltasuna eragiten duten hainbat arrazoiren artean, alopezia androgenikoari begiratuko diogu, hau da, hormonek -androgenoek, zehazkiago esateko- eragindako buru-soiltasunari. ETC-prentsa Argia, 2006-07-16