Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Phillipe Starck artista frantziarrak diseinatuko du Bilboko Alondegia eraikinaren barrualdea, "askatasuna abiaburu eta helburu izango duen espazioa". Berria - Kultura 2004-11-24
Starck luze mintzatu zen, Bilbori buruz eta Alondegi berria egiteko orduan jarraituko duen "askatasunaren filosofiari" buruz. Berria - Kultura 2004-11-24
Zubira bitartean Lainez ez da inorekin gurutzatu, eta ibaiaren beste aldeko alondegian topatu dituen bi langileak ez diote kasurik egin, baskula gainean den kamioia pisatzen ari baitira eta oso lanpetuak dirudite. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 29. orr.
Alondegiko alderdi bat okupatzen zuen, eta gau batean logeletaraino ere ailegatu ginen. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 180. orr.
Agindu hori eskuan zuela iritsi zen pasa den ostiralean Ertzaintza Getariako alondegira, batzarra deituta zegoen tokira. Berria - Euskal Herria 2006-04-13
Ezker-eskuin jendea korrika batean jaisten zen babeslekua prestatuta zegoen alondegirantz. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 89. orr.
Badirudi, "azoka" hitza, "zeja", "zoko", "alondegi" edo "almazen" bezalaxe, arabieratik datorkigula. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 110. orr.