Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Leku alokatze honek bozkariotan sartu gintuen. hautetsiak ados dira eta esku emana zako auzapezari alokatze hori prestatzeko. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 46. orr.
Alokatze ala eroste, dokumentu ofizialentzat ziren. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 57. orr.
Egunotan ari dira Espainiako Defentsa Ministerioa eta Bardeako Batzarra alokatze hitzarmena berritzeko negoziatzen. ETC-prentsa Berria, 2008-10-17
Reading herriko alkatearen laguntzaz, jabeekin urte baterako alokatze-hitzarmena egin zuten. ETC-literatura, saiakera Txartel bat (des)herrira, Garazi Goia, Elkar, 2013
Behar bezalako alokatze-kontratuak egingo zitzaizkiela. ETC-literatura, saiakera Errusiar diskoteka, Wladimir Kaminer (Mari Jose Kerejeta), Pasazaite, 2015
Elena Gomezen izenean dago, alokatze kontratua bezala. ETC-literatura, saiakera Gezurren basoa, Alberto Ladron Arana, Elkar, 2016
Bi kolegio horien egoera nahiko txarra da, Ziburukoa ez baita baldintza onetan, eta Donaixtiko alokatze kontratua laster bukatuko baita. ETC-prentsa Berria, 2005-05-08
Tiro poligonoaren alokatze kontratua 2008an bukatuko da, baina, antza denez, beste batzuetan bezala, Espainiako Gobernuak, Bardeako Batzordearen ezinbesteko laguntzarekin, luzatu egingo du. ETC-prentsa Berria, 2006-06-02
Etxebizitza lortzeko, 53 etxe agentziatara jo zuten gazteek, baina bakar batek ere ez zien alokatze kontraturik egin. ETC-prentsa Berria, 2007-11-22
Etxekoek pisua alokatua zutela ziurtatzen zuten, ordura arte alokairua ordaintzen zutela, eta alokatze-kontratu bat erakutsi zieten. ETC-prentsa Berria, 2011-01-11
Alokatzaileak 2014ko martxoaren 27tik landa izenpetua badu alokatze kontratua, debekatua du jabearen baimenik gabe azpialokatzea. ETC-prentsa Berria, 2014-10-18
Etxebizitza osagarriak jasotzearren, gezurretako alokatze kontratuak ere aurkeztu zituzten. ETC-prentsa Berria, 2017-03-18