Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alokatzaile iz/izond alokatzen duena.

Argitu beharko dira zein diren alokatzailearen fede ona frogatzeko irizpideak.  Berria - Euskal Herria   2004-05-14

Hilketaren bezperan alokatzailea komisarian zegoen, Poliziak alkoholaren eraginpean gidatzeagatik atxilotu zuelako.  Berria - Euskal Herria   2004-02-28

34 administratzaile hautatuak izan ziren: 13 hautetsi, sozio-profesional saileko 10, elkarteen 7 ordezkari eta alokatzaileetarik 4.  Herria   2003-02-13

Ducasse ostatuaren alokatzailea baizik ez da, mementoko.  Herria   2003-11-06

Seaskaren baitan dagon Egoitza egitura da ororen jabe, ikastolako burasoen elkartea alokatzaile baizik ez delarik.  Herria   2003-09-11

Eguerdia jotzen ari zuela 31. zenbakiko etxean sartu zen, Nicolas Bricoletenean, jantzi alokatzailea bera, altzari zaharren saltzailea, bigarren eskuko liburuen saltzailea, eta antzinako oinetakoen konpontzailea, zapataria, alegia, libre zituen uneetan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 40. orr.

Beraz kudeatzaile hori da auzoekin edo bertze askorekin izaiten ahal diren eztabadak edo berdin etxetiar alokatzaileek izaiten ahal dituzten aharra bideak tribunaletarat joan gabe zerbeit gisaz kontseiluak emanez edo zerbeit argitasun emanez entseiatzen dena jendeak elgarrekin berriz bide xuxenean ezartzea.  Herria   2001-07-26

Marc-Philippe Daubresse Frantziako Etxebizitza Estatu idazkariak Frantziako "etxebizitzaren krisi larriaz" mintzatzera jin zen, etxebizitzaren arloan lanean ari diren beste Frantziako aktore nagusiekin: sindikatu, jabe eta alokatzaile elkarteko adituak, besteak beste.  Berria - Euskal Herria   2004-08-21

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus