Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alokatu, aloka(tu), alokatzen 1 du ad errentan edo soldatapean eman edo hartu.

-Hori dela eta, etxebizitza bat alokatu zuen Oviedon -jarraitu zuen O-k istorioaren bukaera ondo dakienaren ziurtasunaz-.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 105. orr.

Aloka edo eros ezazue zalgurdi bat.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 171. orr.

Etxe bat alokatu zuen -bi solairu eta pozadera batekin- Bodwin-darrengandik.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 192. orr.

Hogeita bost urte nituen hiriaren erdian alokatu nuenean etxea, Daniela eta honen amona Teresarekin partekatua.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 81. orr.

Bi gela alokatu zituen, bi gela ilun, gangadunak, zeta horiz tapizaturiko altzariz beteak.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 42. orr.

Lotarako beste etxe bat alokatu du Allison, bere neskalagunarekin, Manhattanen.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 124. orr.

Miarritzen lurreratu eta har zezakeen Mercedesik erraldoiena alokatu zuen, espantero errea baitzen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 150. orr.

Auto bat aloka nezakeen hara-hona ibiltzeko, baina nahiago dut trena, ditugun azpiegitura negargarrien tamalagatik, nahi nukeen baino gutxiago ibiltzen naiz-eta trenez.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 16. orr.

Oso ondo pasatzen zuen taxi bat alokatu eta familia guztia mendira eramanez.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 128. orr.

Pontiac etxeko saltokitik, estreinatu gabeko 50 auto ostu zituzten eta izan zen kamioia alokatu eta almazen erraldoi bat erabat hustu zuen banda antolatua ere.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 152. orr.

Joan den udan landetxetxo bat nuen alokatua Sena ibaiaren ertzean, Parisetik zenbait miliatara, eta hara joaten nintzen lotara gauero.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 91. orr.

Lurrak saldu aurretik auzoei alokatzen zizkielako agiria ekarri zioten, izenpe zezan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 125. orr.

Sei-zazpi hilabete Arizonako edo Mexiko Berriko basamortuetan artzain zinpurtu eta, sosa sakelan Durangoko Basque Hotelera hurbiltzen zen, gela alokatzen zuen, jana eta arropa garbiketa segurtatzen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 43. orr.

Hotelik ez nuela aurkituko erran zidan, baina karrika hartan bertan, lau zenbaki aurrerago, gelak alokatzen zituen etxe merke eta garbi bat ba omen zegoen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 68. orr.

Hilabete t'erdirako bakarrik alokatuko ligukeela.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 23. orr.

Bere senarrarekin eta seme adoptatuarekin beheko pisuan bizi da Mimi eta goiko apartamentua alokatu egiten du.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 15. orr.

Guyren anaia gaztea, Hervé, jaiotzeko zenean ere, gaztelu bat alokatu baitzuen amak, nobleziari dagokion bezala jaio zitezen inondik ere gauza handitarako sortuak zituen bere semeak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 9. orr.

Maleta hartu eta inguruan taxirik ageri ez zenez, auto bat alokatzea erabaki zuen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 48. orr.

Goiz batean kotxe bat alokatu zuten Praterrean barrena ibiltzeko.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 42. orr.

Hurrengo urratsean, berriz, txalupa edo untzi tipi bat aloka geniezaiokeen untzijaberen bati.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 520. orr.

Alokatzeko pisuak eskaintzen dituen etxe batean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 33. orr.

Hotelik ez nuela aurkituko erran zidan, baina karrika hartan bertan, lau zenbaki aurrerago, gelak alokatzen zituen etxe merke eta garbi bat ba omen zegoen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 68. orr.

Gaur arratsaldean Txuspo Poyo delako batekin geratu naiz: erdi okupatutako fabrika batean espazioak alokatzen omen ditu Brooklynen.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 60. orr.

Trenean zihoazenei errifleak alokatzen zizkieten, denborapasa ederrean bertatik bufaloak tirokatzeko.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 152. orr.

Bakardadearen mamua uxatzeko, bideoak hasi nintzen alokatzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 206. orr.

Ivan Revinsky zirku enpresariak bi erabaki garrantzitsu hartu zituen: lehena, zirkua karpa erraldoi batekin estaltzea, artistak eguraldiaren mende ez egoteaz gain, inguruetako etxeetatik ikuskizuna inork doan ikus ez zezan, eta, batez ere, herrietako plaza nagusietan bizkarroiren batek bere balkoia merkezurrean alokatuta negoziorik egin ez zezan.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 104. orr.

Auzoa ezagutzen du, edo ezagutzen zuen, hantxe bizi izan baitzen ikasle garaian, alokatutako pisu batean.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 31. orr.

Osaba Vernonek alokatutako txalupa oraindik han zegoen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 62. orr.

Amonak ongi daki hori, baina ez ikusiarena egiten du, gela txar hori oso garesti alokatzen baitie.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 74. orr.

Auto bat aloka nezakeen hara-hona ibiltzeko, baina nahiago dut trena.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 16. orr.

Aloka edo eros ezazue zalgurdi bat.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 171. orr.

Telebista digitalera sarbidea izateko deskodetzailea 99 euroren truke erosi ahal izango da, edo hilean sei euroren truke aloka daiteke.  Berria - Ekonomia   2006-01-31

Metalen eskualdea egun biko bidera zen: asto bat alokatu dut, bere gidariarekin.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 130. orr.

Jabeek gelaka alokatu diete pisua hainbat etorkin magrebdarrei.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 72. orr.

Egun pare bat zintzilik egon zen "alokatzeko" zioen kartela etxeko atarian.· Bamberg-en ideia bera izan zuten denek: prostitutak alokatu zituzten.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 12. orr.

Sekula ez zituen eraman Baby Suggsen txabolara, "hari txortan egiteko" aginduarekin -Carolinan bezala-, eta ezta haien sexua alokatu ere beste baserrietan.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 196. orr.

Haur bat alokatzen zuten, amak beren ibilietan eramateko.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 174. orr.

Egia esateko, aspalditxo bururatu zitzaigun, barrealgara artean, zakil bat alokatzea, hori zer den, behin gutxienez, probatzeko.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 73. orr.

Baziren beren umetokia alokatzen zutenak ere.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 70. orr.

2 soldataren truke (norbait) lanerako hartu.

Ematen du Asiriar Inperioaren ondorengo estatu neobabiloniarrak Egiptoren jarraibideari segitu ziola mertzenario helenikoak alokatzean. Moabdarrek, gainera, Beor-en seme Balaam alokatu zuten eta Mesopotamiako Petor hiritik etorrarazi, zuek madarikatzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 236. orr.

Legeak zeudek egin zuenaren kontra: beltzei beren burua alokatzen uztea, askatasuna erosteko.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 306. orr.

Batzuek urrea poltsatik atera, zilarra balantzan pisatu eta zilargina alokatzen dute, jainkoa egin diezaien, eta ahozpezturik huraxe gurtzen.  Elizen arteko biblia   Is 46,6

Orain dela gutti arte, karrikan bizi ziren umezurtzak merke eta biziki errazki alokatzen ahal ziren.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 170. orr.

Baby Suggsek ezagututako gizon guztiek -maitatuek zer esanik ez-, ez bazuten ihes egin edo ez bazituzten urkatu, alokatuta bukatu zuten, mailegatuta, salduta, atzera ekarrita, nonbait pilatuta, hipotekatuta, irabazita, lapurtuta edo atxilotuta.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 46. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Deiaren zain etxean egoteko ohitura hartu nuen; etxebizitza alokatu bat zen, eta jende gehiagorekin bizi nintzen bertan, gastuak banatzeko eta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 41. orr.

Ramsaytarrak udako etxe alokatuan daude, Eskoziako Skye irlan.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 158. orr.

Martak, Patakiren pastazko betaurrekoak eta ileorde beltza soinean zituela, Cesar Telleriaren etxe alokaturako eskailerak igo zituen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 196. orr.

Behi batek eta hiru ahatek ordezkatzen dituzte faisaiak: konpartsa alokatuak, dudarik gabe, paper hori jokatzearren bidaztion bozkariorako. Hoteleko ohe alokatuan, / sentimenduekin trafikatzen zuten.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 74. orr.

Lotsagarri eta barregarri uzten ninduten, zapatillen eta jaka alokatuaren historia ere ateraz, eta ordaintzen ez banien bizitza guztirako beren morroi bihurtzeko nintzela esanez.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 97. orr.

Ekonomiaren pentsamenduaren klasiko batzuk baditugu euskaraz: Marxen zenbait idatzi, esaterako Lan alokatua eta kapitala (Xabier Kintanak itzulitakoa; Lur, 1971).  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 335. orr.

Eta hire aulkiak hutsik geratu zitunan, harik eta lurra ematera joan ginen arte, gizon alokatu haiekin, eurena ez zen zama batengatik izerditan, inolako penari arrotz.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 107. orr.

Misiako gudari alokatuen buruzagi zen Apolonio bidali zuen Antiokok Jerusalemera hogeita bi mila gizoneko gudarostearen buruzagi, sasoiko gizaseme guztiei lepoa mozteko, eta emakumeak eta haurrak esklabo saltzeko aginduz.  Elizen arteko biblia   2 M 5,24

4 irud/hed

Zorionez, marabut afrikar oso aberats bat etorri zen gurera, eta urrea truke alokatu zituen nire zerbitzuak aste batez.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 34. orr.

Ilusioa alokatu.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 39. orr.

Arrazoimen arruntetik alokatzen dituzten erregela arruntak eta enpirikoki erabiliak baliagarriak zaizkie axiomen ordez.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 251. orr.

Amets horiek erosi, lilura horiek alokatu, edo abentura horiek ordaindu zitzaketen gizonak.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 117. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus