Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jauzi batean bertsoaren beste muturrera, entzuleak dauden aldera, iritsi ahal izateko behar duen abioa hasi da kalkulatzen, zalantzaka. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 215. orr.
Aparkaleku-kale bat behar zuen gureak, hortik zarata: motozikletak, loka-gunean orroka, eta ondoren ganbio-zartaka, baina okerrena Alfa Romeo hura zen, behin eta berriro zetorrena eta aldiro-aldiro lasterketarako abioan zirudiena. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 185. orr.
Leihatilazaina eskuak sakelan gelditu da trenaren abioari begira. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 134. orr.
IDOIAK ABIOA EMAN ZION nire bizitzari, zorabioa sentiarazterainokoa batzuetan. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 134. orr.
Halako abio motorretan, izan ere, estaldura koipez kaltetuta daukatelarik, zirkuitulabur partzialak sor daitezke. ETC-zientzia, zuzenbidea Fisika zientzialari eta ingeniarentzat 2, Askoren artean, EHU, 2012