Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hor gaindi, zonbait mila jende behar ukan dituzte ahal bezala aloitu, jende gaixo horien etxeak arrunt urek hartuak izanez. Herria 2003-12-11
Bi gisetara erabiltzen du dirutza hori: mailegatuz interes apalean bizitegiak eraikitzen dituzten familiei; edo berak eraikitzen dituen egoitzetan familiak aloituz. Herria 2003-06-26
Ba du alabaina hilabeteak eta hilabeteak entzuten dugula lurra eskas dela gutarteko jendearen eta familia gazteen aloitzeko; lurra eta bizitegiak odola bezain kario, hemen gaindiko jendeak ez baititu eskuratzen ahal. Herria 2004-11-04
Bastizaren jabeak, Baiona barneko farmazia ezagutu bat kudeatu ondoan, ez du erreparakuntza egiteko xederik, eta ez du kanporatuen ber aloitzeko deusik egin nahi. Herria 2003-03-20