Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ibar luze-zabalak dirudite, / ibai ondoko baratzak, / Jaunak ur-ertzean landaturiko / aloe eta zedroak. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 221. orr.
Logela mirra, aloe eta kanelaz lurrindu. Elizen arteko biblia EsZ 7,17
Handik itzuleran, almizklea, aloea, alkanforra, kanela, eta ekialdeko beste zenbait jenero hartuko zituzten honantz ekartzeko. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 155. orr.
Mirra, aloe eta kanela usaizkoak zure jantziak, harpa-soinua marfilezko jauregietan zure alaigarri. Elizen arteko biblia Sal 45,9
Bitamina pilula miragarriak aipatuko zizkion batek, aloe landarearen mirakulu sinesgaitzak goraipatuko beste batek, ginseng eta erregina-jele anpuluak oparituko hirugarren batek. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 56. orr.
Abiatu aurretik, nire salgai batzuk erresuma hartako beste batzuekin trukatu nituen, hala nola aloe egurra, sandaloa, alkanforra eta jengibrea. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 193. orr.
Etorri zen Nikodemo ere -behin batean gauez Jesus ikustera joan zen hura- hogeita hamarren bat kiloko mirra- eta aloe-nahastura zekarrela. Elizen arteko biblia Jn 19,39
Landare askok gai toxikoak xurgatzeko ahalmena dute, besteak beste, potoak, xingolak, drakaenak eta aloe verak. Berria - Gaiak 2004-11-23