Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

abilki adlag abileziaz.

Taberna batean lagun-talde batengana hurbildu eta, abilki, lagunartearen ingurumarian geratzeko kemena zeukan, harik eta bakarren batek bera ere errondan sartzen zuen arte.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 72. orr.

Badira ere salatari maltzurrak kontrako lana egiten dutenak, berri faltsuak abilki emanez.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 208. orr.

Jakinen nuela, aski abilki mintzatuz geroz, delako ostatua egiazki saltzeko zen ala ez.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 140. orr.

Gainera Jontxuk bazuen halako ahalmen bat gainerakoak bere usteaz konbentzitzeko, greba-deialdietako asanbladetan-eta abilki erabiltzen zuena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 68. orr.

Segur aski ere, astearen hiru egun horien izenak ilargiaren zikloaren berri emateko erabiltzen ziren jatorriz, Astarloa bera aski goiz eta aski abilki bere garaian konturatu zen gisa.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 40. orr.

Erran gabe doa Estatuak bereziki ez zuela holako propaganda begi onez ikusten eta, berehala, gordeka eta abilki, bere mutilak igorri zituen bazterren zaintzeko.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 155. orr.

Abilki trabatutako lau zati oso ezberdinez osatuta, nobelak mantso egiten du aurrera hasiera batean, baina berehala hartzen du abiada.  Berria - Kultura   2004-05-26

Gero, abilkiago aritzearren, Clausewitzen gerla taktikak aztertu genituen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 86. orr.

Houellebecqek gai eta kezka ugari darabiltza bere liburuetan, airoski eta abilki, baina bat eta bakarra da nagusia, besteak itzalean uzten dituena: sexua.  Berria - Kultura   2004-11-03

Lehenik Christophe ukan genuen solasgai, eta gero, ahal bezain abilki xehetasun zenbait galdetu ondoan eta jakinik "libre" zela, bizpahiru hitz goxo erran dizkiot.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 193. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

abilki ari (5); abilki jokatu (3); aski abilki (4); biziki abilki (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus