Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Harria erromatarren hilarri zahar bat da, Mogueimek begiratzen du baina ez da higitzen, orduantxe haizeak almuedano baten oihu zorrotza dakar. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 383. orr.
Eskailera kiribila zen, eta igotzeko nekeza, are eta gehiago dagoeneko zaharra zen almuedano honentzat, beharrik ez zizkioten begiak estali behar, norietako mandoei bezala, zorabia ez daitezen. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 30. orr.
Almuedanoa sinestunak otoitz egitera deitzeko alminarrera igo zen goiz bare hartan. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 90. orr.
Muinoen artean hots egiten zuten ohiko ahotsak entzun ziren, Alaren fededunei otoitz egitera deitzen zieten almuedanoak ziren. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 182. orr.
Oraindik erabateko fedearen garaian bizi da, almuedanoa gizon guztietan azkena izango litzateke baldin eta alminarrera bihotza aratz eta eskuak garbi izan gabe igoko balitz. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 38. orr.
Almuedanoak eskua mugitu zuen karel zirkularrean zehar, Meka hiri santuaren norabidea seinalatzen zuen marka, harrian zizelatua, aurkitu arte. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 30. orr.
Orduan, huraxe balitz ordua, almuedanoaren ahotsa zeru zuritik jaitsiko zen, Alarengandik zuzenean. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 51. orr.