Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
almortzu iz gosaria; hamaiketakoa.
Erosketak egitera joango naiz, betiko tabernan almortzua hartzeari paso eginda. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 197. orr.
Almortzuaren ordua zen, desordua eta desordena. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 11. orr.
Pentsatu behar dugu osterantzeko egitekoak nola bideratu, baina hobe hausnarketok almortzu on baten inguruan egitea. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 33. orr.
Ba al dago almortzurik zorrorako? Jon Maia «Riomundo», 2005 - 117. orr.