Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gezurra, berak kendu dit nire almohada. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 115. orr.
Bere matrailezurraren keinua nabarituko zenuen telefonoz bestalde eta nola urduri almohada bat harrotu eta lisatzen saiatzen zen, zerbait egiteagatik. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 50. orr.
Mikaela ohean ezarrita zegoen: irrati txikia piztuta, bizkarpean almohada eta kojina, bufandarekin eta jertse lodi berde ilun batekin jantzita, eskuak edredoiaren azpian. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 142. orr.
Bizkarra almohadan jarrita, Jean Claudek bi zigarro hartzen ditu Letiziaren paketetik, ahora eraman eta piztu egiten ditu, ondoren bat Letiziari emateko. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 61. orr.
Ez gintiztean almohada-kolpeka bota; barrez hartu gintiztean, gure asmoen berri izan balute bezala. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 148. orr.
Ez zuen planta ederra ekarri: aurpegian almuadaren markak, zapatilak solte eta brageta zabalik. Berria - Kultura 2004-10-19