Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
almitz iz belar-landarea, aldizkako hosto luzeak eta lore ikusgarriak dituena.
Urte askoan zakurrei begira egon eta ahoratzen duten belar bakarra almitza dela esan behar. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 38. orr.
Beren adatsa, zatika hiru-bihurtua eta zatika lotu gabea; hain horiak ileak, eguzkiari berari lehian ekin ziezaioketen noski; eta gainean, buru-ttonttorrean, jasminez, arrosez, almitzez eta aihen-zuriz egindako apain buruntzak. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 143. orr.
Kafetera berdearen zarata ere entzun dezake, bai: almitzaren erdian doan sugearen irristada antzeko hotsa. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 327. orr.