Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
AEguzkia atera eta alminar baten pareraino goratu zen. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 76. orr.
Gau luzeen ondoren, eguzkia Ararateko mendi-mazelaren atzetik ateratzen da, sutan den alminar ezin gorriago baten gisan. lmuedanoa sinestunak otoitz egitera deitzeko alminarrera igo zen goiz bare hartan. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 95. orr.
Oraindik erabateko fedearen garaian bizi da, almuedanoa gizon guztietan azkena izango litzateke baldin eta alminarrera bihotza aratz eta eskuak garbi izan gabe igoko balitz. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 38. orr.
Egun edo gaueko beste edozein ordutan ez zuen ikusezinaren aurreko etsipen hura sumatzen, egunsentiko une honetan bakarrik, une honetantxe, fededunak lehen otoitzera deitzeko alminarreko eskailera igotzera joaten zen honetan. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 30. orr.
Alminarretako kareleko harrian Mekarantz seinalatzen duten seinaleak. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 36. orr.