Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

almendrondo iz azal iluneko eta zur gogorreko zuhaitza, hosto erorkorrak dituena, lore zuriak eta drupa obalak ematen dituena.

Mahasti, olibondo, almendrondoak eta, artetan, harrimuga balisatzaile bat; leku xoragarri hauetan ez dakit zer naizen, so egile ala argazkilari.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 66. orr.

Egun batean, Nunuk lorategiaren atzealde osoan almendrondoak aldatzea erabaki zuen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 44. orr.

Hilerrira joan nintzen almendrak biltzera, baina ez zegoen bakar bat ere almendrondoan; hilek jango zituztela uste izateko moduan.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 72. orr.

Almendrondoek urtero-urtero izaten zituzten almendrak, eta Nunuk haiek isilean eta nolabaiteko misterioz saltzen zituen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 44. orr.

Bidean, han hemen, landa zabal amaigabeen ezpondetan, almendrondo loratuek sorgindu naute.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 91. orr.

Almendrondo loratuz betea zegoen zelaia.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 42. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus