Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

almendro iz almendrondoa.

Almendroa da aurren aurrena loratzen den frutarbola.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 92. orr.

Gizonak orduan almendroak ekarri zituen urrutiko Txinatik, negu hasieran loratzen diren goiztiarrak, bazter guztiak pintatzen dituztenak elurrarena baino kolore zuriago batez.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 173. orr.

Egunak horren esperantzan igaro zituen gizonak, pozik eta alai ikusten baitzuen eguna baino maiteago zuen emakumea bere nebekin, hizketan eta sagarrondo eta almendroen artetik paseatzen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 177. orr.

Mugerzak dio Alacanteko Almendroen Zelaiko kontzentzazio eremuan eskualdekako taldeak osatu zituztela.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 42. orr.

Nik erantzun: - lmendro-adarra ikusten dut erneta.  Elizen arteko biblia   Jr 1,11

Mendira begiratu eta elurrez estalia zegoela konturatu zen, baita zuriagoa ere bazela berak Bakuko dorretxearen ondoko mendi magalean sartutako almendro loreen kolorea ere.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 179. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus