Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Murruetako arraildurak petatxatu zituzten, lubaki betetzen hasiak sakondu, almena hondatuxeak berritu, barneko aldamioak sendotu eta oro har denborak egindako kalteak zuzendu edo estali. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 74. orr.
Bere troparekin zaldiz urruntzen ari zela, atzera begiratu eta gazteluko almenak ondo baino hobeto defendatzen zituzten markesaren soldaduen artean San Migelen zutoihala ikusi zuen. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 28. orr.
Almena gainetik almuedanoak arramantza zoritxarrekoa entzuten zuen, ez zen, ez horixe, gurutzatuek alde egin zutenean toki hartatik bertatik entzun ahal izan zuen ahots alaien alaraua bezalakoa. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 330. orr.
Andrearen eskutik aldapa baten gainera igo, eta almena antzeko zulo batetik antzeman nion arratsaldeari itsasora abailtzen ari zela, Golden Gate aldera. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 69. orr.
Beste belar asko ere zabaltzen da harresian barna, asunekin eta mitxoletekin nahasturik, eta beren berdetasunarekin eta beren lore txiki soilen konstelazioekin apaintzen dituzte almenak, gezi-leihoak eta matakanak. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 22. orr.
Omskeko goi auzoa gotorleku antzekoa bihurtu zuten, etxe eta elizetako gain guztietan tiro egiteko almenak egokituz. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 198. orr.
Iradokizunak aintzat hartuz, besteak beste, dorrearen almenak berregin zituen Stephenek. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 211. orr.
Zabaltzak, almenak eta alkazarreko erronda-bideak, denak daude mairu ilun eta bizardunez beterik, zemai-keinuak egiten dituzte, baina isilik daude. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 237. orr.
Hemendik ez da itsasoa ikusten; burdinazko almenak dituzten gazteluen adinako ontziek estaltzen dute bestela itsasadar osora zabaldu behar zuen ikusmira, eta garabi erraldoiek betetzen zerua. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 352. orr.
Eguerdia zen, eta almuedanoak almenetako balkoietara igo ziren sinestunak otoitz egitera deitzera, hiria setitua izanagatik eta gerra-hotsetan sarturik egonagatik ez baitzitzaion utziko federaren erritoak betetzeari. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 328. orr.
Bastizetatik eta estalpe beteetatik bidaltzen gintuzten; dorrean eta almenetan traba ginen; debeku genuen lubakietara jalgitzea; patioan estu genbiltzan, lau murruen artean itoak, eta hatsa hartzeko nora jorik ez. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 127. orr.
Kulebrinak armategitik atera eta almenetara eraman. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 122. orr.
Almenetatik kulebrinen eta kanoien ahoak ageri ziren, erraldoi baten begi beltz ugariak iduri. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 240. orr.
Entzuten duzuna mairuen oihuak dira, almenetatik mehatxuka ari dira. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 290. orr.