Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Dendari batek dendako almazenean mokasin granateak baino ez baditu, mokasin granateak jantzita ibiliko garela gu, bi urtez edo bost urtez. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 157. orr.
Pisson almazenak. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 109. orr.
Hutsik daude kaleak eta parkeak, haizeak jotzen du eta hostoak harrotzen ditu; hutsik daude soroak eta estazioak trenetik begiratuta; hutsik almazenak eta bulegoak, baita gauzez edo jendez beteta ageri direnean ere. Berria - Kultura 2004-01-21
Zinearen salak almazena ematen zuen eta denetik batzen zen han barruko ilunpean, langabetuak, maitemindu bikoteak, agure jubilatuak, gu bezalako nerabeak eta jende inozentea ere bai. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 107. orr.
Maguggia zaharra bere postuan geratu zen eta horrela, hondatzaile haiek kooperatibara sartu zirenean, zutik aurkitu zuten, almazeneko salmahaiaren atzean. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 225. orr.
"Denon artean" edo Han Nonbait dena jakina dagoelako sinestean zurrunduak eta zurrungatuak bizi direnak asko eta gehiegi dira; alegia, han nonbaiteko tegi, almazen edo sareren batean dena harrapatua dagoela, sumatu ere egin gabe, konparazio batera, S@rea bera ere jakin-beharrezko hidropesia batek zapartatutako gorputz bat dela. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 37. orr.
Gizona berrogeita hamar bat metro haratago gelditu da, estazioko almazenaren ate ondoan. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 31. orr.
Merke-aldietan ikusten da nabarmen, baina urte guztian mantentzen da; jendea uholdeka sartzen da solairu askotako almazenetara; supermerkatuetan ez dago aparkatzeko lekurik; zer bilatzen dute niri jasanezina eta ankerra egiten zaidan kontsumoaren liturgia horretan? Pako Aristi «Note book», 2005 - 35. orr.
Bada Bronxen, Hunts Point deritzon Metro geltokitik oso gertu, bunker itxurako almazen handi bat, batere leihorik ez daukana eta auto erdi puskatu erdi errez betetako kale batean dagoena. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 137. orr.
Pontiac etxeko saltokitik, estreinatu gabeko 50 auto ostu zituzten eta izan zen kamioia alokatu eta almazen erraldoi bat erabat hustu zuen banda antolatua ere. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 152. orr.
Ukuilu bat eman dizuete almazen zaharrean. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 189. orr.
Han ere, turista-guneak dira gehienak edota bestela, El Prado bezalako almazen dotoreak. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 149. orr.
Bertsolaria bat-batean ari bada ere, bere burua aurrez prestatu ohi du, almazena betetzen du, une aproposik suertatuz gero, bere horretan edo egokitzapenen bat egin ondotik, aktibatzeko. Berria - Kultura 2004-06-03
Bertsolaria zer entzungo egongo da beti, esamolderen bat, hitzen bat, arrazoiren bat... bere almazenean sartu eta han pilatzeko. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 21. orr.
Ahotik esana kanpora atera den une berean gure oroimenak esandakotzat hartuko du eta bere almazenean gorde. Pako Aristi «Note book», 2005 - 80. orr.
Badaki bere buruko almazenean zer errima bitxi-loretan hasi behar duen bila. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 104. orr.
Esponja bada, bateko eta besteko pasadizo, hitz eta argudiaketekin beteko du almazena eta gero, dagokionean, han izango ditu mihiaren punttan. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 36. orr.
Une batean, almazeneko errima zerrendatik egokiak izan daitez-keen hitz batzuk aterako ditugu: ausardia, izerdia, belardia. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 69. orr.
Gure errima-almazena berrituz doa eten-gabe, edo hala joan daiteke, hizkuntzari arretarik eskaintzen badiogu. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 129. orr.