Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gertatzen diren gauzen joanean egutegi bat dago beti azpian, ez egitekoen agenda baten modukoa, baizik eta doazen eta datozen ilargien almanaka bat bezalakoa, hona lurrera zeruaren seinale ospetsuak bidaltzen dituzten ilargien almanaka. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 26. orr.
Parlamenti buffiko hirugarren liburua, Paradisuko almanaka izenekoa, garai modernoaren kontinentean lehorreratzeko saioaren narrazioa da. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 7. orr.
Nire almanakan, halere, zera dago idatzita: egun batean azkenean Tino aurkitu nuela. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 169. orr.
Almanakako orrietan neska bat dago leiho aurrean kanpora begira euria ari duen bitartean, eta neska hantxe dago epelean udaberria buruan duela. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 200. orr.
Oroitu zen Antje ere bere almanakako irudi horretaz, eta irribarre egin zuen azkenean. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 200. orr.
Almanaka bati esker ilargi-eklipse baten berri izan zuen eta indiarrei honako mehatxu hau egin zien: [...]. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 55. orr.
Aurretik almanakak kaleratu baziren ere, euskal kazetaritza Eskualduna astekariarekin indartu zen. Berria - Kultura 2004-09-07
Almanakak iragarri bezala, ilargia ezkutatzen hasi zen. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 56. orr.
Hala zirudien, malutek aura bat marraztu eta astrologia almanaketako erregina bihurtu nahi zutela. azpiliteraturen azterketa, almanakaena, aldizkari eta egunkariena, arrakasta iheskorrena, egile aitorrezinena. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 175. orr.
Almanaketako atsotitzek, esaera zaharrek eta erranairuek, denek eduki dezakete berri-itxura. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 21. orr.
Almanaketako errepertorioko beste gauza sorta bat ere kontatu zion. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 187. orr.
1922ko martxoaren 29a zela baieztu zuen neskak, sukaldeko murruan dilindatu Eskualduna astekariaren hostozko almanakan. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 180. orr.
Baina baita Errege-eguneko ogia ere, Vermot almanaka, gaztaina erreak. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 23. orr.
Nihaurk, 1943ko Almanaka zahar batean, idatzi nituen lerro batzuk ekarri dizkit etxera eta atseginekin irakurri ditut. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 104. orr.
Ilargiak mordoxka bat kontatu ditut jada nire almanaka alemaniarrean. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 177. orr.
almanaka batean (3); paradisuko almanaka (6)