Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Haren olatuak laburrak dira mediterraneo guztietan bezala, eta beldurra sortarazten diete udan nabigatzen duten almadia, txalupa eta steam-boatei. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 386. orr.
Ninfak joan eta esan zion uzteko negarrak eta mozteko enbor batzuk, haiekin almadia bat egiteko, etxera bidaliko zuela eta. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 22. orr.
Almadia bat erraz mugitzen da aintziran hara eta hona, baina ezin era berean egin Angararen ur ertzen artean. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 388. orr.
1955ean Noeren Kutxan zeuden etengabeko haur abandonatu hauek Thor Heyerdahl eta bost lagun bikingoak enborrez egindako almadia batean 1947ko abuztuaren 7ko goizean aurkitu ziren egoeran zeuden. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 376. orr.
Handik ordu erdira, almadia ibaian sartu zen, Livenitxnaiako portutxoa utzi ondoren. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 396. orr.
Ur lasterrak nahierara bultzatzen zituen jelak, eta almadia, ur gaineko horma puska haien erdian nahasita, oharkabe zihoan aurrera. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 403. orr.
Beste versta batzuetan aurrera segitu zuen almadiak ur gaineko izotzen erditik. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 409. orr.
Almadiak ere pasatzen ziren, Atlantikoko sargazo ilara bukaezinak bezain luzeak; bai eta txanelak ere, gainez kargaturik, hondoratzeko zorian, uretan kareleraino sartuak. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 108. orr.
Haize pizar bat bazetorkien mendebaldetik, alde hartako mendi elur zurituak axaletik ukitu ondoren, eta orratzak izan balitu bezala ziztatzen zituen almadiako bidaztiak. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 401. orr.
Alcide Jolivet berehala hasi zen marinel zaharrarekin solasean, eta bai bera bai bere laguna almadian eraman zitzan erregutu zion. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 394. orr.
Ibaian gora puska luze bat ontziz eta beste puska bat almadiaz egin ondoren, egunsenti batez, beste aldea jo genuen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 214. orr.
Emakumeak eta haurrak almadiaren erdira bildu ziren, eta gizonak, batzuek hagak eskuetan, beste batzuek ganibetak eta gehienek makilak, erasotzaileei aurka egiten hasi ziren. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 405. orr.
Elizgizon horiek almadiaren brankara bildu eta errezoan ari ziren. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 391. orr.
Baikaleko marinel zahar batek hartu zuen almadiaren agintea. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 388. orr.
almadia bat (5); eta almadia (3)