Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

allegro 1 iz musikan, tempo aski bizia.

Hari- laukotearen allegroari ekin zioten, gogoz eta kemenez ekin ere, tresnen sokak indarrez joz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 222. orr.

Sonatako hiletaren zatiari ekiterakoan edo azken zatiko allegroan ere ez zuen Nora besterik izan gogoan, nota bakoitzarekin lagunaren bihotza baretu nahirik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 213. orr.

Irratia atearen azpialdeko bozgorailuetatik zetorren, norbait eserleku azpitik hizketan ari balitzaigu bezala, eta biolin talde baten allegro-a sortu zen berehala, iluna zen allegro mehe sotil bat.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 99. orr.

Luisaz oroitu, haren minak bere egin, eta joan zitzaizkion poliki gerrarako gogoak, allegroarekin batera, biolinen arteko borroka alaituz zihoan neurrian.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 141. orr.

Allegroarekin hasi dira, allegro moderatoarekin.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 160. orr.

2 irud/hed

Gaur, egunba eguzkitsua eta alaia sortu izanagatik, allegroa dena, bihar, eguraldia ere hala moduzkoa delako, adaggio bihur daiteke eta etzi berriz allegro ma non troppo.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 66. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus