Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alkoholizatu, alkoholiza(tu), alkoholizatzen (orobat alkolizatu g.er.) 1 da ad norbait alkoholiko bihurtu.

"Bataiatua, alfabetatua eta alkoholizatua" hil zen, Rene Pelissier historiagileak esatera.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 155. orr.

Alkoholizatuta zegoen -emaztea auto-istripu batean hil zitzaionean hasi omen zen goizean goizik ere edaten-.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 99. orr.

Alkoholizatuta zegoela esatea errukigabeegia zen, igual, baina alkoholarekiko menpekotasun-gradu bat zeukala, errukiorregia.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 20. orr.

2 (izenondo gisa)

Segituan, kiratsa; laster, eskaileretan bertan, gazte alkoholizatu batzuk; geroxeago, kalearekin berdintzen zen solairuan, beste bi talde lurrean erdi etzanda fumatzen, marihuana edo.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 207. orr.

Amaren seta pianoa ikas zezan, baina, asko ordaintzerik ez zutenez, atso alkoholizatu baten etxean egindako ikasketak: "Argi nahiz ilunpe, piano gaineko sei kandela lurrintsu pizten zituen beti, pastis-usaina disimulatu, eta zaletasun haren berri eman ez niezaien neure gurasoei".  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 201. orr.

Paretik pasatzean, andra biengan erreparatu eta, lagun baten sorbaldatik erdi eskegita doan euretako batek zerbait murmurikatzen die, zerbait guztiz ulertezina bere mingain alkoholizatuan.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 87. orr.

Mutikoaren ama alkoholizatua zegoen, eta ez zion kasu handirik egiten gizajoari.  Berria - Kultura   2004-08-15

3 alkohol gehiegi edan.

Gogoeta orokorraren beharra ikusten dute bereziki besta horietan gehiegi alkolizatzen diren gaztetxo edo nerabei buruz.  Herria   2005-05-05

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus