Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alkoholismo (orobat alkolismo g.er.) iz edari alkoholiko gehiegi hartzeak edo alkoholarekiko mendetasunak eraginiko eritasuna.

Ez nuen beraz edanarekiko tiradizorik, ezta harekiko beldurrik; horregatik iruditu zitzaizkidan hain barregarri eta sinesgaitzak zenbait nobela amerikar, gaztetxoen alkoholismoa modu ikaragarri eta tremendistan agertarazten zutenak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 102. orr.

1976ko urriaren eta 1977ko urtarrilaren artean lau aldiz ospitaleratu behar izan zuten alkoholismoa zela-eta, diru arazo larriak ere bazirela tartean.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 11. orr.

Lepoan zituen ubelduak, berriz, hil zen eguna baino lehenagoko kolpeen ondorioak zirela, eta biriketan eta garunean agertu ziren orbanak ez zirela asfixia-hasiera batek eraginak, hildakoaren aspalditiko alkoholismoak eraginak baizik.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 239. orr.

Alkoholismoaren bidetik amilduta, eta bihotzeko konplikazio txar batzuekin, handik gutxira hil zen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 35. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus