Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Merkatu egin ziren, aldiz, edari alkoholikoak, tabakoa eta elikagaiak. Berria - Ekonomia 2004-05-15
Akats bakarra, sobera solasturia izatea, nire beheraldi alkoholikoetan batere komenigarria ez zena. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 38. orr.
Dr. Jekyll prestuaren eta bere Hyde presentaezinaren bertsio alkoholiko eta -nire inguruari begiraturik, bederen- aise ere gureagoa. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 115. orr.
Halakoetan pasatzen zitzaigun moduan -nire egonaldiaren azken boladan batik bat- aitorpen alkoholikoen zurrunbiloan sartu ginen ohartu orduko, whiskiaren laguntza estimatuaz. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 281. orr.
Lagun zaharren artean nagoela sentitzen dut oraintxe, une alkoholiko gisako baten zelebrantzan ari naizela. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 58. orr.
Gisa horretako lokaletan izan ohi den atergabeko jai-giro alkoholikoa, gaupasa-giroa, beti higuingarria izan zait. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 49. orr.
Kristinak irri apal eta luzea egin zuen, txor-txor alkoholiko bat, eta nik barre murritz batez erantzun nion bere ateraldi zentzugabeari. zauden sofa granatean, eta ez dago ez atzapar gihartsurik, ez tripa puztu iletsu eta zain lodiz betetakorik, ez lan osteko zirririk bere emazteak ezagutzen ez duen Euskal Herria kaleko apartamentuan, ez sudur zabaleko gazterik Kubako hondartza batean, ez saunarik, ez ordu txikietako eskusartze alkoholiko eta anonimorik modaz haratagoko diskoteketan, ez ezer. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 366. orr.
Ez nuen gogoan emakume alkoholiko etxegabe horri zer putakeria egin nion hogeita hamar urte lehenago. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 44. orr.
Iruditu zitzaidan gizartearekin hautsi zuen emakume hura, abituak utzi zituen emakume erdi-lesbiana erdi-alkoholiko hura, egun batean zer bihurtuko zen ez zekien huraxe bera izan zela lagundu zidana Martainvilleko kaleetan barrena bakarrik eta galduta nengoenean. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 30. orr.
Ordura arte ezin esan inoiz edanari emana bizi izan nintzenik -coca-colari eta fantari ez bazen, aita alkoholikoaren irudia bainuen, atzeraka eragiten zidana-. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 203. orr.
Ustekabeko zorigaitz hark trago bat eskatzen baitzuen, eta ez edozein trago gainera, gradu alkoholikoan gorantz samar zihoazen edarienak baizik. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 138. orr.
Jack Cunninghamen begi urdin alkoholikoak begira zituen, adi-adi. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 454. orr.
Oso zaila da esteatosis alkoholikotik bereiztea neurriz kanpoko alkohol kontsumoak eragindako gantz pilaketa. Berria - Gaiak 2004-11-28
Gibel gantzatsuaren gaixotasun ez-alkoholikoa ere esaten zaio. Berria - Gaiak 2004-11-28
William, zaharrena, gazterik hil zen, tuberkulosi alkoholikoz. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 9. orr.
Gizonezkoa alkoholikotzat jotzen da, baina emakumezkoa biziotsu gisa ikusten da, eta askoz arbuio gogorragoa eragiten du gizartean. Berria - Gaiak 2006-02-28
Lagunartean entzun nuen behin: laurogeita hemeretzi edo ehun urtera arte bizi izan zen alkoholiko baten semea zela Franco hura, eta, edaten ez zuenez, eternalki biziko zela. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 93. orr.
Horrela segituz, dudarik gabe, alkoholiko bihurtuko nintzela. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 137. orr.
Harrezkero edaten hasi zen, ia alkoholikoa egin den arte. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 58. orr.
Haren aita alkoholikoa da eta emaztea jotzen zuen etxean. Berria - Mundua 2004-03-24
Alkoholikoa zen, maitale bat zeukan gobernuan, eta halere, bere azken egunetara %65eko popularitatearekin iritsi zen. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 56. orr.
Aita alkoholikoa egin zenean nondiknahi jo baitzezakeen trumoi-erasoak. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 102. orr.
Fikzio horretan, teknika zorrotz eta zuzen baten bitartez, apaingarri estilistiko ohikorik batere gabe, gizarteak itxuraz ahaztuak dituen galtzaile sail bat ezagutzen du -"ikusten", eta batez ere, "entzuten" du- irakurleak: langabetuak, alkoholikoak, dibortziatuak, telebistari begira dauden gizaki bakartiak. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 9. orr.
2002an alkoholiko susmagarrien datua ere oso altua: %16,5; 1981ean %2,2koa zen. Berria - Euskal Herria 2006-01-14
Horrez gain, kalera irteteari eman zion, mozkortu bitartean alkoholiko bakartiek kontatzen zizkioten istorio garratzak entzunez inspiratzeko esperantzan. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 121. orr.
Maribel, susmoa dut alkoholiko ganoragabetzat naukazula. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 221. orr.
Edariari emanak direneri laguntza bat ekarri nahiz sortua da Alkoholiko Anonimoak elkartea. Herria 2004-02-19
Urte batzuk geroago, krisi gogor samar bat zela eta, taxi batean sartu eta sekaderora -izen hori ematen zitzaion psikiatrikoari bertan egoten ziren alkoholikoengatik- berreramaten saiatu ziren. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 9. orr.
Orain sinetsi egingo duzu sorgina piruliña honen delirio alkoholikoa? ETC-literatura, saiakera Sua falta zaigu, Katixa Agirre, Elkar, 2007
Delirio alkoholiko edo "delirium tremens". ETC-entziklopedia Delirio (argipena) Wikipedia
1881ean, delirio alkoholikoaren krisialdiek jota, ospitale militar batean hil zen San Petersburgon, martxoaren 20an. ETC-entziklopedia Modest Musorgski, Wikipedia
Aipatu pertzepzio hori edari alkoholikoak lortu ezin izanak areagotzen du. Berria - Mundua 2004-12-31
Merkatu egin ziren, aldiz, edari alkoholikoak, tabakoa eta elikagaiak. Berria - Ekonomia 2004-05-15
Mahastian biodinamika dute iparrorratza batez ere graduazio alkoholikoa jaisteko helburuarekin. ETC-prentsa Berria, 2010-03-06
Saihestu graduazio alkoholiko altuko edariak (pattarrak, digestiboak). ETC-prentsa Argia, 2006-04-09
Debekatuta dago mahatsaren, muztioen eta ardoen graduazio alkoholiko naturala artifizialki gehitzea, berariaz baimentzen den kasuetan izan ezik. ETC-zientzia, zuzenbidea Mahastizaintza eta ardogintza arautzeari buruzko Foru Legea, Nafarroako Parlamentua, 2005
Hartzidura alkoholikoa: "Saccharomyces" generoko zenbait legamiak azido pirubikoa etanol eta karbono dioxido bilakatu dezakete. ETC-entziklopedia Katabolismo, Wikipedia
Mahatsak hartzidura alkoholikoa egin baino lehen, zelulen arteko hartzidura egingo du. ETC-prentsa Berria, 2006-05-20
Eta urtebetean, legamiak hartzidura alkoholikoa eragingo dio ardoari biltegian, eta, hain zuzen, ontze horren bidez iraungo du gehiago txakolin horrek. ETC-prentsa Berria, 2009-04-04
Ardo kupelen bakterioek hartzidura alkoholikoa egiten dute. ETC-prentsa Berria, 2015-04-21
Hartzidura alkoholikoa berez hasten da mahats aleek mahastitik daramaten legamiei esker. ETC-prentsa Berria, 2016-10-22
Txortena kendu ondoren, zortzi orduko kriomazerazioa ematen zaio, eta, prentsatu ondoren, altzairuzko deposituetan egiten du hartzidura alkoholikoa. ETC-prentsa Berria, 2017-03-11
4.500 litroko upelean burutzen du ardo horrek hartzidura alkoholikoa, txortenik gabe. ETC-prentsa Berria, 2017-10-14
Beste batzuen iritziz, 1897an Eduard Buchnerrek deskribatutako hartzidura alkoholikoarekin batera hasi zen, prozesu horren eragilea zen zimasa entzimaren aurkikuntzarekin. ETC-prentsa Berria, 2018-08-30
Hartzidura alkoholikoa burutzen denean, 225 litroko upeletara pasatzen dute ardoa, bertan hartzidura malolaktikoa egiteko. ETC-prentsa Berria, 2019-05-11
Ardoa: elikagai naturala, jotako edo jo gabeko mahats freskotik, edo mahats-muztiotik, hartzidura alkoholiko osoz edo zati batenaz lortutakoa soil-soilik. ETC-zientzia, zuzenbidea Mahastizaintza eta Ardogintza Antolatzeko Legea, Eusko Legebiltzarra, 2004
Lehen metodoetatik aipatu behar dira hartzidura alkoholikoa eta digestio anaerobioa, prozesu bitzuok mikroorganismoek egindakoak. ETC-zientzia, zuzenbidea Ingurugiroa: prozesuak eta kimika fisikoa, Juan E. Figueruelo / Martín Marino (Jacinto Iturbe), UEU, 2013
Hartzidura alkoholikoa hedatuta dago landareen artean, nahiz eta garagardo-legamiarena den ezagunena. ETC-zientzia, zuzenbidea Landare-fisiologia, Askoren artean, EHU, 2014