Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alkoholemia 1 iz odolean alkohola egotea.

Udako jaiez jositako Euskal Herriko errepide kontrolez josietan ez ninduten behin ere gelditu, ezta alkoholemia neurketa ziztrin bat egiteko ere.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 61. orr.

Autoko gidaria atxilotu egin zuten, alkoholemia kontrolean onartutako kopurua gainditu zuelako.  Berria - Harian   2005-08-30

54 urteko gidariari alkoholemia proba egin zioten, eta positibo eman zuen.  Berria - Kirola   2004-07-02

Hertzainek hiru gidari atxilotu zituzten egunero alkoholemia probetan positibo emateagatik.  Berria - Euskal Herria   2006-02-05

-Beharrik ez zaie alkoholemia azterketa egiten hildakoei, bestela a zer zigorra hartu beharko zuten geure bi lankideek...!  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 191. orr.

Izan ere, autobideko gertaeraren ondoren, ez bide zieten ez alkoholemia testik egin, ez era arriskutsuan gidatzeagatik salaketarik jarri.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 90. orr.

Inkestaren barnean alkoholemia eta toxikologia analisiak egin dituzte, baina atzo ez zuten analisi horren emaitzarik eman.  Berria - Euskal Herria   2004-10-31

2 alkoholemia kontrol

Gizonak dira iaz alkoholemia kontroletan EAEn atxilotuen %95.  Berria - Euskal Herria   2006-02-05

Leopoldo Barredaren ahots zakarra "ospakizun batengatik» ez ote zen izango galdetu zuen eta, akaso, aurrerantzean Legebiltzarreko atarian "alkoholemia kontrolak» jarri beharko direla gaineratu.  Berria - Euskal Herria   2004-10-16

Autoko gidaria atxilotu egin zuten, alkoholemia kontrolean onartutako kopurua gainditu zuelako.  Berria - Harian   2005-08-30

3 alkoholemia proba

Ertzaintzak iaz 1.310 kontrol egin zituen arau hausteen ostean, eta horietan 974 gidari atxilotu zituzten, %74,4; istripuen ostean, berriz, 3.967 gidariri egin zieten alkoholemia proba eta 560 atxilotu zituzten, %14,1.  Berria - Euskal Herria   2006-02-05

Udaltzainek alkoholemia proba egin zioten gidariari istripuaren lekuan bertan, eta ez zuela edan egiaztatu zuten.  Berria - Euskal Herria   2006-01-04

54 urteko gidariari alkoholemia proba egin zioten, eta positibo eman zuen.  Berria - Kirola   2004-07-02

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus