Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alkoholdun 1 izond alkohola duena.

Sake: Arrozetik lortzen den edari alkoholduna.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 125. orr.

Milosevicek edari alkoholdunak eta botikak zituen bere gelan.  Berria - Mundua   2006-03-18

Ez nahastu edari alkoholdunekin, zioten prospektuko letra berdeek.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 170. orr.

Legez kanpokoa baita izatez kalean alkohola edatea: hori da filmetan edari alkoholdunak dituzten botilak beti paperezko zorro marroi batean bilduta azaltzearen arrazoia.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 163. orr.

Toki publikoetan edaten omen da gero eta gehiago, dela karriketan, dela plazetan, norberak edari alkoholdunak erosirik.  Herria   2004-06-17

Garagarrez eginiko edari alkoholdun freskagarria.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 101. orr.

Alkoholaren eragin kaltegarrien berri emateko informazio kanpainen bidez asko daude drogaren esparruan, baina oso gutxi alkoholari buruz dihardutenak; edari alkoholdunen publizitatea debekatuz.  Berria - Euskal Herria   2004-08-21

Gorputzaren ur horniketa errazteko, ez da komeni edari alkoholdun, kafeinadun eta azukredunik hartzea.  Berria - Harian   2005-08-06

Ustez baino ez, buruaren inguruan bekokia erdi estaltzen dion bendajea badu ere ohe azpian botilak baititu, denetariko edari alkoholdun botilak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 227. orr.

Etxebizitza, garraioa, elikagaiak, edari ez alkoholdunak eta beste ondasun eta zerbitzuak izan ziren gehien garestitu ziren sektoreak.  Berria - Ekonomia   2006-02-17

2 alkoholdun edari

Batetik alkoholdun edariak txarrak direla agintzen dizuegu familietan eta eskoletan, baina esatariak ikusiko dituzue ardoarekin edo xanpainarekin eskuetan, paparrekoa laxo, gora gu eta gutarrak esango balute bezala.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 141. orr.

Asteburuetan, alkoholdun edariak edatera sartzen ziren ikastetxe barrura.  Berria - Euskal Herria   2006-01-11

Alkoholdun edariak eta tabakoa ere ez dira asko garestitu: %0,2 Araban eta 0,1 Nafarroan; Bizkaian ez dira prezioak aldatu, eta Gipuzkoan %0,1 jaitsi dira.  Berria - Ekonomia   2004-04-16

3 edari alkoholdun

Sake: Arrozetik lortzen den edari alkoholduna.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 125. orr.

Ustez baino ez, buruaren inguruan bekokia erdi estaltzen dion bendajea badu ere ohe azpian botilak baititu, denetariko edari alkoholdun botilak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 227. orr.

Ez nahastu edari alkoholdunekin, zioten prospektuko letra berdeek.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 170. orr.

Eta arnoa edari alkoholdunetan barne da, bixtan da, ez balin bada bortitzenetarik ere.  Herria   2004-12-09

22 Kvas: garagarrez eginiko edari alkoholdun freskagarria. (Itz. oh.).  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 101. orr.

Gogora etorri zitzaion gizon bat -edari alkoholdunen saileko agente bat-, behin harro-harro esan zuena: "Gaur bostehun koroa irabazi ditut, eskurik mugitu gabe!".  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 130. orr.

Legez kanpokoa baita izatez kalean alkohola edatea: hori da filmetan edari alkoholdunak dituzten botilak beti paperezko zorro marroi batean bilduta azaltzearen arrazoia.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 163. orr.

Gorputzaren ur horniketa errazteko, ez da komeni edari alkoholdun, kafeinadun eta azukredunik hartzea.  Berria - Harian   2005-08-06

San Mamesera ezin dira edari alkoholdunak, armak edo zelaira jaurti daitezkeen objetuak sartu, eta bortizkeria eragin dezaketen ikur, lelo edo jokaerak debekatuta daude.  Berria - Kirola   2004-10-20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alkoholdun edariak (5); alkoholdunak eta (3); edari alkoholdun (3); edari alkoholdunak (5); edari alkoholdunen (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus