Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Alkohola edatearen onuraz jardungo zaizkizu kantuan. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 100. orr.
Edan ahala, alkoholaren espirituak biziturik, almirantearen oroimena argituz joan zen. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 62. orr.
Bakarka, aldiz, zorrozkeriak kamusten laguntzen zion alkoholak. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 156. orr.
Ongi nekien nik, Honorérengan ikusia nengoen, alkoholak zeharo bestelakotzen duela jendea. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 53. orr.
- Ez nizun egin aurretik ezer esan gura, ez konprometitzeagatik - lasaiago mintzo zen orain, alkoholaren zamak on eginda legez. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 47. orr.
Alkohol eta tabakoz aserik, hain segur lehengo kezkak ahantzarazi dizkio, zer baitziren ere. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 95. orr.
Begira horiei: begiak alkoholez eta desiraz, odoletan injektaturik. «Kuskue tanden», 2004 - 55. orr.
Alkoholak laguntzen dizu. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 67. orr.
Erre egiten zuen, uretra gasolina edo alkohola egiten ari bailitzan komunean behera. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 38. orr.
Baina Europan alkoholean urtero gastatzen denaren % 10 baino gutxiago, edo Estatu Batuetan etxeko animaliak elikatzeko behar denaren % 50 baino gutxiago. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 152. orr.
Azken honek afalaurrean alkohol dezente edan eta afarian ardoa edaten jarraitu zuenez, jandako janariak ez zuen ziurraski hura guztia xurgatzeko ahalmenik izan eta orain, gainera, gehitxo edaten ari zen berriz, aitak sortzen zion urduritasuna pixka bat baretu nahian. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 64. orr.
Egoeraz baliatuta eta alkoholaren indarrak harrotuta, Lauaxetari buruz azken egunotan buruan bueltaka ibilitako ideia edo teoria batzuk mahairatu nituen. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 128. orr.
Ama aipatzen zuen, aita, alkohola trafikatzen zuela, ezezagun batzuek Riverside aldean zitzikatu ziotelako, oraino haur hotza zela. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 34. orr.
Ez dugu alkoholik zerbitzatzen. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 25. orr.
Ulergarria da oso: batzuei alkoholarekin gertatzen zaie; beste batzuei, berriz, tabakoarekin edo beste drogaren batekin. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 77. orr.
Geure etxeetan egungo egunean botikontzi bat izaten da: alkohola, aspirinak, zauri-estaltzeko zerrendatxoak.. ø aurki zenitzake barruan. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 20. orr.
Enbeitak lanpara piztu zuen zoruaren erdian, nondik nora eskuratzen zuen ez genekien alkoholezkoa. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 116. orr.
"Alkohola badu? " galdetu zuen, eta baietz eta, jo eta orkatilako zaurian isuri zuen. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 66. orr.
Alkoholez blaitutako kotoi batekin garbitu zion besoko zenbakia. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 127. orr.
Usaina ezagutzen du: erretzeko alkohola da. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 127. orr.
Lau egun haietan goizetik arrats den-denok mozkorturik edukitzeko adinako alkohol kopurua zegoen han. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 44. orr.
-Lortu dugu, adiskide, lortu dugu! -esan dit, alkohol hatsa zeriola. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 82. orr.
Alkohol usaina zeriola sentitu zuen. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 103. orr.
Tom ordubete barru etorriko da, bere toxa ipurmasailen kontra gorderik duela; orduan, larruzko besaulkietan amilduko dira biak, eta alkohol basokada handiak edanen dituzte eta zeruko sua haien eztarriak kiskaltzera etorriko da, eguzki erre izugarri baten pisua sumatuko dute. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 281. orr.
Alkohol-edariei buruzko arauak. Elizen arteko biblia Lb 10,8 tit
Zenbaki horri gehitu behar zaizkio bertze 22.000 heriotze, alkohol soberakinaren gatik gertaturikako ixtripuen ondorioz. Herria 2003-09-25
Santik, biok bakarrik geratu ondoren, beso artean estutzen ninduen ohean, eta alkohol hatsaz belarrira "Txo, zu edukiko ez bazintutøø." esan ostean, zurrungaka hasten zen berehala. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 22. orr.
Beste era batera esanda, ur-alkohol nahastearen 100 bolumenetan dagoen alkohol absolutuaren bolumena (v/v); hori dena 20ºC-an neurtuta. ETC-zientzia, zuzenbidea Sistema farmazeutikoen oinarrizko ezaugarriak eta eragiketak, Askoren artean, EHU, 2007
Alkohol bentziliko baten oxidazio selektiboa manganeso dioxidoarekin ETC-zientzia, zuzenbidea Kimika organikoa, Askoren artean, EHU, 2008
Etanola, etil alkohola edo alkohol etilikoa alkohol molekula organiko bat da (CH3-CH2OH). Alkohol talde funtzionala (-OH) lehen karbonoan du. ETC-entziklopedia Etanol, Wikipedia
Bigarren hau mendean hartuz gero, azukre soilak (fruktosa eta glukosa, batik bat) alkohol etiliko eta karbono-anhidrido bihurtzen dituzte entzima setati batzuek. ETC-prentsa Berria, 2007-01-20
Gogora dezagun, gainera, alkohol etilikoak proteinak gogortzen eta gatzak deshidratatu egiten dituela, hau da, sutan lortzen diren emaitzak erdiesten dira horrela, berotasunik aplikatu gabe. ETC-prentsa Berria, 2007-02-10
Edariaren etanola edo alkohol etilikoa urdailean eta hestean xurgatzen da. ETC-prentsa Argia, 2000-06-11
Alkohol etilikoa eta puruaren zergak %25era igoko dira. ETC-prentsa Berria, 2013-04-13
Likorea, definizioz, pattar azukretu eta lurrindua da, litroko, gutxienez, 100 gramo alkohol duen edaria (likoreen gradu alkohometrikoa 15etik 55era doa) da, alkohol etilikoa lurrintzearen bitartez edo destilatu batetik ekoitzia. ETC-prentsa Berria, 2014-02-22
Horra lehen kopetakoa: "Lovejoy kometak 500 botila ardok adina alkohol etiliko isurtzen du espazio zabalera, segundoko". ETC-prentsa Berria, 2015-10-30
1.-Debeku dira alkohol etilikoaren portzentajea ehuneko 20koa baino handiaoa duten edariak zuzen nahiz zeharbidez saltzeko publizitate eta telesalmenta mota guztiak. ETC-zientzia, zuzenbidea Nafarroako ikus-entzunezkoen jarduera arautu eta Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseilua sortzen duen Foru Legea, Nafarroako Parlamentua, 2001
Baina ura erabiltzeak hidrolisi-arazoak sortzen dituenean, alkohol etilikoa, alkohol isopropilikoa edo erabilera industrialeko disolbatzaile lurrunkor metilatuak erabil daitezke, eta, gainera, merkeagoak dira. ETC-zientzia, zuzenbidea Forma farmazeutikoak, Askoren artean, EHU, 2007
Alkohol izena, hala ere, gutxienez % 94,9-96,6 v/v duen alkohol etilikoa izendatzeko erabiltzen da (kontsultatzen den farmakopearen arabera, aldatu egin daiteke datu hori). ETC-zientzia, zuzenbidea Sistema farmazeutikoen oinarrizko ezaugarriak eta eragiketak, Askoren artean, EHU, 2007
Izan ere, mikrobio batzuek (batez ere legamiek) sagar-zukuan dauden eta kalterik egiten ez duten azukreak alkohol etiliko (etanol) bihurtzen dituzte; alegia, gure nerbio-sistema aztoratzen duen substantzia bat. ETC-zientzia, zuzenbidea Mikrobiologiaren mundu liluragarria, Josu Albero, EHU/UPV, 2019
Ardoak %13,5eko alkohol gradu portzentajea du, etiketan hala jartzen du. ETC-literatura, saiakera Zazpi olatuz behin, Daniel Glattauer (Irati Elorrieta), Erein / Alberdania, 2013
Lasaitzeko ari nintzaion ene buruari esaten ardoa sagardoa baino arriskutsuagoa dela, ardoak beti hamalau bat alkohol gradu izaten dituela, baina sagardoak inoiz ez bost edo sei gradu baino gehiago. ETC-literatura, saiakera Jamaikako neska, Joxemari Iturralde, Pamiela, 2019
Haren aurpegi gorrituak distira egiten zuen, izerditan pats, eta haren hatsak ehun eta laurogei alkohol-gradu harrapatuko zituen. ETC-literatura, saiakera Hiltzailea nire baitan, Jim Thompson (Miel Anjel Elustondo), Igela, 2006
Aurten 11 alkohol gradu izango ditu, txakolinak behar duen batez bestekoa. ETC-prentsa Berria, 2004-11-26
Kontrol horietan honako faktoreak kontuan hartzen dira: mahatsaren pisua, alkohol gradu posiblea, azidotasun tartikoa, pHa, azido malikoa, potasioa, polifenolak eta intentsitate koloratzailea. ETC-prentsa Berria, 2006-08-25
Etorriko zaizu atzera zerbitzaria, mahai gainean jarriko dizu eskatu duzun edari bete edalontzi izotz eta alkohol gradu askorekin, eta zenbat zor diozun esango dizu. ETC-prentsa Berria, 2006-05-05
Litro batean alkohol gradu bat lortzeko, 17 gramo azukre bota behar da. ETC-prentsa Berria, 2008-02-09
Iazkoak alkohol gradu gehiago zuen, ardo biribilagoa zen, nolabait esateko. ETC-prentsa Berria, 2008-03-20
Besteren beharrik gabe, alkohol gradu apaleko pitar edo minata eder askoa egiten zuten berarekin. ETC-prentsa Argia, 2012-09-30
Sagardoari dagokionez, berriz, "edanerraza, lehengo urtean baino alkohol gradu gutxixeago duena eta kolorez ere argixeagoa" dela azaldu du. ETC-prentsa Bizkaiko Hitza, 2015-01-23
Debekatuta dago berezko alkohol-graduak era artifizialean gehitzea. ETC-zientzia, zuzenbidea Mahastizaintza eta Ardogintza Antolatzeko Legea, Eusko Legebiltzarra, 2004
Ordena horretan nahastea komeni da, eta ez alderantziz, une oro ahalik eta alkohol-graduaziorik handiena lortzeko, gai alkoholsolubleen disolbagarritasuna murriztu ez dadin. ETC-zientzia, zuzenbidea Forma farmazeutikoak, Askoren artean, EHU, 2007
Berak kafea, nik tea, eta etxeak digestio-laguntzaile bat eskaini zigun doan, oso erraz sartzen zen amarettoa, nahiz eta alkohol graduazioa dezente altua zuen. ETC-literatura, saiakera Jamaikako neska, Joxemari Iturralde, Pamiela, 2019
Beroak eta eguzki izpiek azukre kantitatea zeharo igoko dute, eta horrela alkohol graduazio handiko ardoak lortuko dira. ETC-prentsa Berria, 2007-04-21
Horrez gain, sagardoak badu berezkoa duen indargunea ere: alkohol-graduazio baxua; ezaugarri organoleptiko oso interesgarriak ditu. ETC-prentsa Argia, 2006-01-15
Alkohol graduazio baxuagoa du, eta freskotasun sentsazio handiagoa uzten dizu amaieran. ETC-prentsa Berria, 2015-12-23
Freskoa, usaintsua, ahoan gorputz ederrekoa, txinparta finekoa eta ohi baino alkohol graduazio handiagokoa izango da aurten dastatu ahalko den sagardoa. ETC-prentsa Berria, 2016-01-09
Barnealdeko txakolina da Arabakoa, ezin bestela: eguzki ordu gehiago hartzen dute mahastiek, eta, hortaz, alkohol graduazio handia izaten du, hamabi eta hamahiru gradu artekoa, normalean. ETC-prentsa Berria, 2017-01-14
Gorria (italiarra) gozoa da, eta zuria (frantsesa), lehorragoa eta alkohol graduazio handiagoa du. ETC-entziklopedia Bermut, Wikipedia
Garagardoak 6,5-eko alkohol graduazioa du, eta jatorriz Betanzos inguruan ereindako lupuluaren zapore mikatza. ETC-entziklopedia Estrella Galicia, Wikipedia
Gaur egungo garagardo gehienaren alkohol-graduazioa %4 eta %6 artean dago, nahiz eta badiren %0,5 eta %20ko alkohol-graduazioa dutenak ere. ETC-entziklopedia Garagardo, Wikipedia
Sojuaren kolorea argia da, eta alkohol-graduazioa %16,8tik %53ra bitartekoa izan ohi da, ohikoena %20koa izanik. ETC-entziklopedia Soju, Wikipedia
Faltsuturiko edariek alkohol metiliko kopuru handia zuten. Berria - Gaiak 2004-12-30
Ertzaintzak motorraren gidaria atxilotu zuen, alkohol probetan positibo eman ostean. ETC-prentsa Berria, 2005-02-26
Bestalde, alkohol proba zorroztuz joan diren heinean, jendeak gero eta ur gehiago edaten du: "Orduan ere zerbait berezia bilatzen dute". ETC-prentsa Berria, 2007-06-19
Urretxun (Gipuzkoa) aurtengo abendura arte gidabaimena kenduta zuen gidari bat atxilotu zuten larunbatean, alkohol proba ez gainditzeagatik. ETC-prentsa Berria, 2007-05-22
Gidariak negatiboa eman zuen alkohol proban. ETC-prentsa Berria, 2007-06-14
Hiru elkarteekin batera hasitako programen bidez, hamar mila alkohol proba prebentibo egingo dituzte herriko jaietan. ETC-prentsa Berria, 2007-07-26
8.600 alkohol proba egin ditu jendarmeriak, eta 132 gidabaimen kendu dituzte bost gautan. ETC-prentsa Berria, 2007-08-10
Motorzaleari alkohol proba egin zioten, baina ezezkoa eman zuen. ETC-prentsa Berria, 2007-12-13
Goizeko ordu tipietan alkohol probak egiteko kontrolak ezarri zituzten Baionako ateratze guzietan. ETC-prentsa Berria, 2008-08-01
Besta sobera luzatu eta nonbait ez ziren sentitu balizko alkohol proba gainditzeko heinean. ETC-prentsa Berria, 2008-08-03
Abuztuaren 22an, goizeko 10: 00etan alkohol proba egiteko gerarazi zuen Ertzaintzak herritar bat Berriatuko Plazakolan (Bizkaia). ETC-prentsa Berria, 2008-04-25
137 gidari baimendutako alkohol maila gainditzeagatik atxilotu zituen, 12 alkohol proba egin nahi ez izateagatik eta 31 gidatzeko baimena ez edukitzeagatik. ETC-prentsa Berria, 2008-01-09
Iazko urrian, Tarragonan (Herrialde Katalanak), atxilotu zituzten alkohol proba batean, Urbancasa etxe agentzia itxi eta ihes egin ondoren. ETC-prentsa Berria, 2008-01-11
Alkohol proba istripua gertatu eta ordu eta erdira egin zela ere jasotzen du txostenak. ETC-prentsa Berria, 2008-01-31
Foruzaingoaren arabera, Berriozarren jarritako alkohol proba batetik ihes egiten eta bidean foruzain bat harrapatzen saiatu zen gidaria. ETC-prentsa Berria, 2008-02-08
Alkohol tasa altua eta abiadura gehiegikeria hartzea ausarkeria gisa hartu da Espainiako Zigor Kode berrian. Berria - Euskal Herria 2004-10-01
Alkohola: Odoleko alkohol tasa %0,5 edo gehiago delarik, gidari berriak berehala galduko du gidatzeko baimena. Berria - Euskal Herria 2004-03-02
Istripuak saihesteko hainbat gomendio egin dituzte, hona hemen horietako batzuk: seinaleztapenak hobetzea, abiadura murriztea, alkohol tasa txikitzea, bideak ondo argiztatzea, eta ibilgailu gogorragoak eta seguruagoak egitea. Berria - Gaiak 2004-04-08
Hazia zeukan baginan; odolean, berriz, alkohol tasa handi samarra. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 108. orr.
Binil alkohola edo etenola (IUPAC: etenol) enolik sinpleena da. Bere formula kimikoa Karbono C2hidrogeno H3oxigeno Ohidrogeno H (H2C=CHOH) eta bere CAS zenbakia 557-75-5 dira. Egoera normalean, azetaldehidoan tautomerizatzen du. ETC-entziklopedia Binil alkohol, Wikipedia
Hasieran eratutako produktua, etenola (binil alkohola), ezegonkorra da, eta bere kasa transposizioa jasan eta aldehidoa sortzen da (ikus 13 eta 18 kapituluak). ETC-zientzia, zuzenbidea Kimika organikoa, Askoren artean, EHU, 2008
14.1 Kapitulu honetan aurkeztutako egiturak oinarri hartuta, marraztu polimero hauen errepikapen unitateen egiturak: (a) poliklorotrifluoroetilenoa eta (b) poli (binil alkohol) a. ETC-zientzia, zuzenbidea Materialen zientzia eta ingeniaritza, Askoren artean, EHU, 2011
Brasilen ere asmoa dute bost urtetan garraioaren %80a azukre kanaberatik ateratako etil alkoholez mugitzeko. Berria - Harian 2006-02-18
Suedian asko erabiltzen da etil alkohola. Berria - Harian 2006-02-18
Isopropil alkohola, 2-Propanola edo isopropanola (IUPAC: propan-2-ol) alkohol koloregabea da, sukoia, usain bizikoa eta urarekin oso nahasgarria. ETC-entziklopedia Isopropil alkohol, Wikipedia
Azaleko partikulak kentzen ditu horrek, eta burua trabatzea eragozten du (isopropil alkoholetan bustitako oihalezko zinta da onena). ETC-zientzia, zuzenbidea Telebista produkzioa, Askoren artean, EHU, 2006
Garai batean zuraren destilazio lehorraren bidez lortzen zen. Horrela aurkitu zuen lehen aldiz Robert Boylek 1661ean. Hori zela eta, "zur alkohola" ere deitu izan da. ETC-entziklopedia Metanol, Wikipedia
alkohol eta (9); alkohol gehiago (8); alkohol gehiegi (4); alkohol kontsumoa (4); alkohol tantarik (8); alkohol tasa (5); alkohol trafikatzaile (3); alkohol usaina (4); alkohola edanez (3); alkohola edatea (4); alkohola edateko (4); alkohola edaten (13); alkohola ere (5); alkohola eta (34); alkohola eta droga (3); alkohola eta tabakoa (4); alkohola ez (4); alkohola izan (3); alkohola saltzen (3); alkoholak ere (3); alkoholak eta (9); alkoholak ez (4); alkoholarekin edo (3); alkoholaren eragina (7); alkoholaren eraginez (3); alkoholaren eraginpean (6); alkoholaren eta (9); alkoholaren eta gaupasaren (3); alkoholaren kontsumoa (5); alkoholaren menpeko (4); alkoholez eta (3); alkoholik edan (5); alkoholik edaten (5); alkoholik ez (4); alkoholik gabeko (6); alkoholik gabeko edariak (3); baino alkohol (7); baino alkohol gehiago (4); da alkohola (7); da alkoholaren (4); du alkoholaren (4); dute alkoholik (3); eta alkohol (17); eta alkohola (21); eta alkoholak (10); eta alkoholaren (5); eta alkoholez (4); eta alkoholik (6); eta alkoholik gabeko (3); tabakoa eta alkohola (4); zuen alkohol (3)