Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ikasi dut alkimista askok bizi izan zutela Norberaren Kondaira eta, azkenik, aurkitu egin zituztela Munduaren Arima, Filosofoen Harria eta Edabea. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 118. orr.
Horrela bada, filosofiaren harria topatzear dagoela uste duen alkimista bezalaxe sukarrak harturik, inon diren kalkulurik xeheenak hasi zen egiten hipotesi haren probabilitatea aztertzeko. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 59. orr.
Bizitza osoa laborategietan metalak arazten eman zuten gizonak ziren alkimistak. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 114. orr.
Berrehun urtetik gora zeuzkala alkimistak, zioten; Filosofoen Harria eta Bizitza Iraunkorraren edabea aurkitu zituela. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 97. orr.
Pertsona arraroak ziren alkimistak, beren buruan bakarrik pentsatzen zutenak, eta ez zuten inoren laguntzarik nahi izaten. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 96. orr.
Alkimistek elementuak transmutatu nahi zituzten. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 196. orr.
Urteak eta urteak ematen zituzten alkimistek laborategietan, metalak arazten zituen suari begira. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 115. orr.
Kimikaren jatorria prestueza zen, edo ez garbi-garbia bederen: alkimisten gelazuloak, haien ideien eta hizkuntzaren nahasmen gorrotagarria, urrearen alderako haien interes nabarmen aitortua, sortaldeko hitzontzi zein aztien jiteko haien tronpakeriak; fisikaren jatorrian, aldiz, sartaldearen argitasun bipila zegoen, Arkimedes eta Euklides. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 79. orr.
Amorioa baita, hainbat alkimistaren erranetan, munduan dagoen harri filosofal bakarra. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 384. orr.
Halako gau batean, telepatia saio nekagarri baten ostean hizketan ari ginela, zera galdetu nion, ea zergatik zen hain lausoa eta konplexua alkimisten hizkera. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 9. orr.
Erdi Aroko alkimistentzat, zilarrak ilargiarekin zuen ahaidegoa, eta plomu-berunak Saturnorekin. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 491. orr.
Materia hobeki ezagutzeko gai gara, materia aldatzeko gai, materia berriak sortzeko ere, Erdi Aroko alkimista zaharren ametsak egia bihurtu bailiran bat-batean. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 71. orr.
Berpizkunde garaian, Philippus Aureolus Paracelsus (Paratzelso) mediku eta alkimista argiak izugarrizko aurrera pausoa eman zion osasunaren zientziari Hipokrates greko zaharren teoriak berpiztu eta moldatu zituenean. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 133. orr.
Horietako batean irakurri zuen aspaldi batean, duela urte asko, alkimista arabiar ezagun bat Europan izan zela. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 97. orr.
Aipaturiko liburuan, Jung-ek Demokritoren pasarte misteriotsu bat aipatzen du, eta dio filosofo hori dela idazle alkimistarik zaharrenetakoa. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 218. orr.
Gogor berba egin zuen Yañezek "arazoak negozio bihurtzen dituzten" alkimista liberalen kontra. Berria - Gaiak 2004-12-14
Gero itzalgaizka itsasoratu zen Lurmuturrerako bidea egiten zuen lehen ontzian: kutxan bere alkimista-trepeteria guztia zeukan. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 142. orr.
alkimista bat (3); zen alkimista (12); zuen alkimista (3)
erantzun zion alkimistak (15); erantzun zuen alkimistak (4); esan zion alkimistak (7); esan zuen alkimistak (16); eskatu zion alkimistak (3); zion alkimistak mutilari (3)