Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Edward Talbot Worcesterreko notario-idazkari alkimiazale bat zen, De Lapide Philosophorum liburua idatzi zuena, edozein metal urre gorri bihurtzen zuen harri filosofal miresgarriari buruz. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 55. orr.
Garai hartan -XVI. mendearen azken laurdenean eta XVII. mendearen hasieran- Europan alderrai zebiltzan alkimista eta kinkailari guztiek Pragako gazteluan, enperadore alkimiazalearen babesean, toki bat edukitzearekin egiten zuten amets. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 49. orr.
Zera oroitaipatzen du, aitzitik (garai bateko kimikarien apaltasunaren handia!), Zerere planetatxoa, 1801 urte berean aurkitu baitziren gure metala eta argizagi (latinez astrum) hori; eta apika alkimiazaleen bikotekatze klasikoen omenaldi amultsu-ironiko bat zen hori. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 194. orr.