Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Alkimia ikasten eman nituen nire bizitzako hamaika urte. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 7. orr.
Badakitenak Alkimiaren hizkera ez zaiola arrazoimenari zuzentzen, bihotzari baizik. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 9. orr.
Alkimiaren antzinako ikerketa sorgin-harria egitearekin lotua dago; kondairazko substantzia bat, ahalmen harrigarriak dituena da berau. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 198. orr.
Zurekin munduan zehar nenbilela jakin nituen Alkimiaren sekretuak. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 200. orr.
Shelley esaten ari zaigu nekez uler daitekeela bizitza elementu fisiko eta kimiko ezorganikoen multzo soiletik sorturiko ondorio baten modura, eta Golema edo Gizon ikusezina bezalako literatur asmazioen osaketan beti dago zientzia mekanizistaren edo alkimiaren kontrako jarrera. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 34. orr.
Alkimiako harri filosofalarekin aberasteko konfiantza askorik ez zuen izango, dirudienez, notario lanetan iruzurraz baliatu baitzen -besteren eskriturak bere faboretan jarriz- legez kanpo dirua eskuratzeko. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 56. orr.
Astrologian, antzinako erlijioetan, magian eta alkimian. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 101. orr.
Ez zientzien historia, baizik eta ezagupen inperfektuena, gaizki oinarritutakoena, sekula lortu ez dutenak bizitza temati batean barrena zientifikotasunaren forma (alkimiaren historia kimikarena baino gehiago, arimadun espirituena edo frenologiaren historia fisiologiarena baino gehiago, gai atomistikoen historia eta ez fisikarena). Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 156. orr.
Esku artera heldu zitzaion herdoil-aurkako baten formula, kromatoetan oinarritua, osagai absurdu bat zeukana: zer eta amonio kloruroa, antzinako alkimian Ammonen tenpluko Gatz Amoniakoa zeritzona, zeinak burdina herdoiltzeko joera nabarmenagoa baitzuen noski, hura herdoiltzetik babesteko baino. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 202. orr.
Itsasora begira geratzen zen eta orduan alkimia arraro bat obratzen zen bere baitan, herrian zituen lokarrietatik bereiztera bultzatzen zuena. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 293. orr.
Alkimia-mintzaira zerabilen gizonak. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 171. orr.
Alkimia-eskuliburuen hizkera konplexu hark iragartzen zuenetik ezertxo ere ez zen gertatzen ari. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 8. orr.
Zaldun izena daramaten guztiak ere ez dira guzti-guztizkoak izaten denak; urre-urrezkoak batzuk eta alkimia-urrezkoak besteak. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 115. orr.
Alkimiaren arragoan egiten den aldakuntzarik behinena da beruna urre bihurtzea, hots, zama arintasun, makala bizkor, itzala argitasun. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 217. orr.
Gamonedari entzun nion behin esaten plazera ematen duen sufrimendua dela lengoaia poetikoaren alkimia. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 367. orr.
Ibiltzean ez dago pentsamendu edo sendimendu ardurakorik: gorputza bere indar goxoan, burumuina bere lan kementsuan ari dira ari alkimia aberats batean gauzak itzulikatzen, sukarraren kaldatik beretik, nork daki, argi zerbait atera dadin. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 60. orr.
Musikalki, diskoaren grabazioa "alkimia lana" izan dela dio Botanzek. Berria - Kultura 2004-10-30