Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
alkilatu, alkila(tu), alkilatzen (ETCn 50 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian alokatu agertzen da) du ad alokatu, errentan hartu edo utzi.
-Hurrengorako zaldi zuriek eramandako limusina bat alkilatuko dut. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 52. orr.
Gondola bat alkilatu genuen. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 81. orr.
Garmendiari ETAren Amaiur komandoarentzat pisu bat alkilatu izana leporatzen diote. Berria - Euskal Herria 2006-01-11
Senarrak zerbait marmarreatu zuen, ez oso konforme itxuraz, agian herritik gertuko mendian alkilatutako postuan botatzen zituen usoak inork ez zituelako jan nahi izaten. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 106. orr.