Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gutarra kontserba ontzi pila ugariaren bistak eragindako bozkarioz: lekak, alkatxofak, ilarrak, azenarioak... Denetik dago han. «Kuskue tanden», 2004 - 119. orr.
Tuterako alkatxofak, normalean, ez dira Tuterakoak izaten, Murtziakoak baizik, eta potekoak, gainera. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 140. orr.
Dalien artean zabaltzen zuten amapolek beren hazia; belar luzea kulunkatzen zen zelaian; alkatxofa erraldoiak zutitzen ziren arrosartean. krabelin bat loratu zen azen artean. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 137. orr.
Jonathanek bat-batean eskegi zuen aparailua ezer erantzun gabe nirea eskuan utziz alkatxofa zimurtua bailitzan. Berria - Kultura 2004-08-27
Bazekien honelakoren etxean alkatxofak aldatu zituztela eta beste halakorenean babarrunak. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 38. orr.
Senez joaten zen, enarek hegora edo alkatxofek eguzkitara jotzen duten bezala, Aita Santua San Pedroko basilikan meza ematen, mila artzapezpiku mitradun eta alkatxofa-hostozko-kapeladunen aurrean. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 192. orr.
Dutxako alkatxofarekin jaboia kentzen ari nintzaion, begiak ireki zituenean; zutitu egin zen, hanka bat mailan jarri eta, niri begiratuz, esan zidan. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 13. orr.
Mikrofonoa ezpaineratu zuen kemen indarberrituaz; hain kementsu, ezen alkatxofa irensteko zorian izan baitzen, Berriro zabaldu ditudanean, titaniozko alkatxofa globalaren argi itzalak ikusi ditut gortinen artetik. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 141. orr.