Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
alkatifa iz kalitate oneko alfonbra.
Bere ibilaldi edo itsasaldi haietan, zetak, oihalak, alfonbrak eta alkatifak kargatzen ohi zituen Turkian, gero Espainian, Frantzian, Holandan edo Ingalaterran deskargatzeko. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 240. orr.
Nik nahi dudanarekin ezkondu dadila Marisantxa, eta ikusiko dun nola "Teresa Panza anderea" deituko dinaten, eta nola elizan eserIekuan zetazko alkatifa guri ederrak izango ditunan, nahiz eta herriko handizki-andereak muzinka min hartu. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 114. orr.
Alkatifa: artile edo zetazko oihala, mahaiak edo bankuak estaltzeko. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 114. orr.