Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alkatetza iz alkatearen agintaritza edo kargua.

Horrenbertze espero zezakeen, Iruñeko alkatetza agindu zion batengandik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 56. orr.

Aralarrek du Alkatetza Zaldibian.  Berria - Euskal Herria   2004-05-16

Garai hartan, egun Agoitzen agintean den talde berak zuen alkatetza, Agoizko independenteek, alegia.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 95. orr.

Horrela ulertu zuten jakintsu erromatarrek eta horrela amesten zuen berak alkatetza: ireki beharreko bideak, zolatu beharreko kale eta errepideak, hiriko garbiketa orokorra, arloteen polizia-zaintza, eskupekoak ematea egun jakinetan txiro behartsuei, langabezia-laguntzak, [...].  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 152. orr.

"Hildakoekin hobeto moldatzen naiz biziekin baino", desenkusatu zen, harrokeria apurrik gabe, alkatetza eskaini ziotenean.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 71. orr.

Easaren bidez geuregana baitezakegu Azpil berriro, alkatetza geure esku dugun bitartean!  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 70. orr.

Azken udal bozetan Swansea (Abertawe) hirian Richard Lewis hautagai eta orain arteko alkateorde independentea atera zen garaile, baina ezingo du berriz alkatetza eskuratu.  Berria - Mundua   2004-06-05

Joan zen ostiralean ERC Esquerra Republicana de Catalunyako kide bilakatu zen, eta, horren bidez, historian Ipar Katalunian lortu duen lehen alkatetza eman dio alderdi nazionalistari.  Berria - Mundua   2004-01-21

1999ko udan Alfonso Alonso popularrak alkatetza lortu zuen.  Berria - Ekonomia   2004-03-28

Jean-Pierre Raffarin Frantziako lehen ministroak, bestalde, bikotea ezkonduz gero, Memerek alkatetza galduko zuela esan zuen.  Berria - Gaiak   2004-06-06

Alkatetza utzi baino lehen, Pasqual Maragallek abian jarri zuen proiektua, eta gaur egun, Udala bera, Kataluniako Generalitat eta Espainiako Gobernua dira antolatzaileak.  Berria - Kultura   2004-02-21

Berari ez dagozkion alkatetza eta kargu ugari bereganatu ditu horri esker.  Berria - Euskal Herria   2004-07-28

Egaña, berriz, Alkatetzan ariko da hemendik aurrera.  Berria - Kultura   2004-04-07

UMPko lehendakariak Bordeleko alkatetzan eta diputatu karguan geratzeko ahala izango du.  Berria - Mundua   2004-01-31

PP zegoen Madrilgo Udaleko Alkatetzan, eta hirigintza operazio batean Real Madrilen Kirol Hiriko lur sailen kalifikazioa aldatu eta zorra kolpetik kendu zuen.  Berria - Kirola   2006-03-01

Errepublikako gobernuak horren ondorioz alkatetzatik kendua, 1936ko otsaileko hauteskundeen ostean itzuli zen alkatetzara.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 234. orr.

Giuliani alkateari dagokionez, zortzi urte boterean egon ondoren New Yorkeko alkatetzara aurkeztu ezin duenez, NY estatuko senaturako zerrendaburu hautatu zuten errepublikarrek.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 183. orr.

Will Oinzuri zaharra inor baino luzeago egon zen giltzapean eta, agian tratu hobea eman bazioten ere, alkatetzara itzuli aurretik asko jan beharrean zegoenez, Frodok alkateorde kargua onartu zuen, Oinzuri jauna behar bezalako egoeran egon arte.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 380. orr.

Sandinisten gobernuaren aurka 1980ko hamarkadan borrokatu zen Eden Pastora Komandante Zero ezizenez Managuako alkatetzarako aurkeztu da Nikaraguan.  Berria - Mundua   2004-06-19

Horrek esan nahi du ez diotela inongo alkatetzari uko egiten, nonahi kokatzen dela ere.  Berria - Euskal Herria   2006-02-08

PSNk udal hauteskundeen ondoren abertzaleen laguntzarekin lortu zuen bost alkatetzetako bat da.  Berria - Euskal Herria   2006-02-03

Iñaki Azkuna alkateak Andoni Aldekoa Alkatetzako zuzendaria bidali zuen Sorgintxulokoekin egin beharreko bilerara, eta hark esan zien udal agintariek egun bi beharko zituztela ezer zehazteko.  Berria - Euskal Herria   2004-10-26

Beraz, hala edo zelan, alkatetzako bulegoa zen Mallonaren Bilboko hura.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 131. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alkatetza eta (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus