Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Euzkadik behar bezalako abiazioa izan balu, ez zen, ez, Gernikakoa gertatuko! Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 133. orr.
Jabea Poloniako judu bat zen, larruaren negozioan sartua zegoena, eta ez zekien tutik ere abiazioaz. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 106. orr.
Ezaguna denez, 1937ko apirilaren 27an, Gobernuak, atzerriko potentzia baten abiazioaz baliatuz, Macondo herri meatzaria birrindu zuen, mila hildako baino gehiago eraginez, gehienak haurrak, emakumeak eta zaharrak. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 21. orr.
Faxistek abiazioari utzi nahi zioten bonben eta izuaren eraginez arerioak zuloetatik aterarazteko lana; eta itxarotea baino ez zuten arratoiak bezala denak akabatzeko. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 58. orr.
Hori zioten beti, eta esatea kontsolagarria gertatzen zitzaien: abiazioaren zigorra gogorra izan zen; eta handia, dudarik gabe, etsaiek zeruan izan zuten abantaila. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 15. orr.
-Eskolako ume talde bat pasatu zen, abiazioko koronel batek gidatua. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 196. orr.
Abiazio Zibileko teknikariek eta Guardia Zibilak abian jarri duten ikerketak argituko ditu ezbeharraren arrazoi zehatzak. Berria - Euskal Herria 2006-03-09
AEBetako Abiazio Federalaren Administrazioaren arabera, hegazkin hori Dodson Aviation konpainiarena da, Kansas estatuan erregistratua. Berria - Mundua 2004-04-11
Programaren asmoa ez zen Amerikako Estatu Batuetako enpresek abiazio komertzialean zuten monopolioa haustea. Berria - Ekonomia 2004-01-18
Luis Posada eta Orlando Bosch disidente kubatarrek 1976an egin zuten eraso larriena, Kubako abiazio enpresaren aurka. Berria - Mundua 2004-11-20
Joan den maiatzean beste abiazio istripu bat gertatu zen Nepalen. ETC-prentsa Egunkaria, 2002-08-23
Abiazio-istripua edo aire-istripua edozein aireontzirekin gertatzen den ustekabeko gertakaria da, lehorrean edo hegaldian. ETC-entziklopedia Abiazio-istripu, Wikipedia
abiazio zibileko (3)