Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

abailgarri izond abailtzen duena, nekagarria.

Ni teledendako iragarki abailgarriak ikusten eta azpian hankapalo Benito Lertxundiren doinu sasizuberotar guztiak entzuten: arima biki bi, nor bere oinazearen kuskuan bilduta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 111. orr.

Ez zen izar bat ere ikusten, eta abailan zihoan trenaren bafadak halako gauza bero, bigun, abailgarri, itogarri bat botatzen zigun.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 211. orr.

Egun batean, New Yorkera joan nintzen Tom ikustera, eta onartu behar dut nahiko abailgarria gertatu zela kontua.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 303. orr.

Lan haren alde txarrak bistakoak ziren, hain nonahikoak, hain abailgarriak, ezen, haiek ez aintzat hartzeko moduren bat aurkitu ezean, kondenatuta zeunden bizimodu garratz eta kexu amaigabeko batera.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 33. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus