Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alkantzu (orobat alkantzo) iz irispidea, helmena.

Kant bera jakitun zen filosofiaren barrutian burutu berri zuen iraultzaren alkantzuaz, Kopernikoren iraultzarekin konparatu baitzuen.  Berria - Kultura   2004-02-15

Entzun izan dut aroa hodeietan irakurtzen usatua dela nekazarien begia, horrek egiten duela nagusi blankura atxemaiten, marinelak ez duela halako ñabarduretarako alkantzurik, izarrei beha zuela galdu.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 213. orr.

Irakurketak alkantzu metafisikoa dauka: irakurtzea ez da irakurriaz handiko zerbaitez mintzo zaizun zerbaitez informatzea, irakurria bera ariaraztea baizik.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 16. orr.

Erreparatu zeure baitarako: aberats suertatuko zaizu ilargiarekiko sekretuen alkantzu bitxi hori.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 487. orr.

· Mutikotan, auzoko artzai baten atzetik joaten nitzen mendira askotan, haren alkantzoari ezin segiz, erdilasterka.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 139. orr.

Hura aurretik eta ni atzetik, haren alkantzoari nere hanka ttikiekin ezin segin erdilasterka.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 169. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus