Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alkanfor (ETCn 51 agerraldi; orobat kanfor ETCn 83 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian kanfor agertzen da) iz kanforra.

Abiatu aurretik, nire salgai batzuk erresuma hartako beste batzuekin trukatu nituen, hala nola aloe egurra, sandaloa, alkanforra eta jengibrea.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 193. orr.

Usain sarkor bat sentitu nuen, alkanforrarena gogorarazi zidana.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 100. orr.

Garai bateko kostunbrismoaren gaitzak deitoratu behar sukartuak eraman ere eraman egin gaitu gure eguneroko bizitzako hainbat pertsonaia natural, esanguratsu eta petoak baztertzera, baserritartasunarekin zer ikusirik duen oro halako alkanfor usain arkadiko batez zein tragedia odoltsu tremendista batez blaiturik balego bezala.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 153. orr.

Dagoeneko ez zegoen guztiz seguru bere aita zein laban motarekin asasinatu zuen, ezta haren kirtenaren koloreaz ere: marroia zen, alkanfor arbolaren zuraz egina, edo beltza, fibrazkoa?  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 35. orr.

Hotelean dutxa behintzat bazegoen, eta xukadera ere bai, alkanfor-usainduna eskualde haietan ohi denez.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 48. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus