Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Alkandora jantzi zuen; aldamenean zeuzkan beste janzki guztiak ere, lehor eta garbi. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 76. orr.
Alkandora aldatu eta kolonia bota nuen, ugari. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 165. orr.
Uretan alkandorak garbitzen ari ziren hamar edo hamabi soldadu gaztetxorekin topo egin omen zuten. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 150. orr.
Jakak eta alkandorak eranzteko esan ziguten, papar bistan joateko medikuarenera. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 91. orr.
Alkandoraren aurrealdean nickel baten neurriko diamante bat zeukan. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 51. orr.
Poltsikoak zulatuta zeuzkanez, alkandoraren hegal batean lotu zituen nickelak. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 49. orr.
Jaka urdinez zegoen jantzita, alkandoraren lepo zuria haren gainetik aterata. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 18. orr.
Alkandoraren mahukak jasota, Baldwin Zuzenbideari buruzko liburu bat irakurtzen ari zen, bere idazmahaian eserita. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 135. orr.
Alkandoraren eskumuturrak mahuka-bikiz lotuta oso agerian eramaten zituelako. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 431. orr.
Ispiluaren aurrean alkandoraren paparrekoa jantzi, sudurzuloetatik ateratzen zitzaizkion bi iletxo kendu, eta, aitaren egin orduko, txilar koloreko frak izpildun baten barruan sarturik zegoen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 29. orr.
Legezko bost auziak baino ez -esan zion Ellenek begiak ostrak bezalakoak zituen gizon hezurtsu bati, haren alkandoraren kolkoari hitz eginez. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 332. orr.
Bezperan, bero handiegia zegoenez, partida egin ordez belazeetan etzan ziren, alkandorak erantzirik, urdintasun epelera begira, izerditan, hizketan, begira. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 18. orr.
Roberto jaka erantzi eta alkandorako mahukak goratzen hasi zen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 130. orr.
Alkandorako eskumuturretako botoiak lotu. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 73. orr.
Gero alkandorako poltsikotik zigarroa atera, bolantea eskuz aldatu, su eman eta irratia piztu du. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 16. orr.
Eskua jertsepean sartu eta betaurrekoak atera zituen alkandorako patrikatik. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 16. orr.
Alkandorako sakelan sartu nituen berehala buzoitik ateratako paperak. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 88. orr.
Txikiteoan ibili dela sumatu dio, alkandorako goiko botoia aske eta musua gorri. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 118. orr.
-Zer, alkandorari botoiak josi al dizkiok? Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 310. orr.
Hotzak dar-dar nengoen, alkandorarik ez-eta, baina haren bata janzterik pentsatu ere ez, hantxe nekusan arren, ate atzean zintzilik. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 225. orr.
Lehen botoia askatu eta iduna lasatu zion alkandorari Markoxek. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 160. orr.
Amak ez zuen inolaz ere kanpoan alkandorarik zintzilikatu nahi. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 130. orr.
Alkandorarik politena hautatu nuen (ustez politena, bederen!), eta jantzi egin nahi nuen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 53. orr.
Errusiarrak garbitasunari eusten dio alkandoraz eta oihal latzezko beroki luzez jantzirik dagoen bitartean Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 490. orr.
Oihal ederrezko galtzak, larru finezko gerrikoak, zetazko alkandorak eta halako janzkiak. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 350. orr.
Gehiegikeria batzuk ere egin zituen: sukaldari on bat akuratu zuen, eta Holandako hariz eginiko alkandora finak erosi. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 338. orr.
Alkandora urdin argi bat zeraman, bakeroa, lore zuriko brodatuekin. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 11. orr.
Emakumeak kimono bat alkandora arrosa baten gainean beste jantzirik ez zeukan. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 451. orr.
Alkandora estanpatu bat zeraman urre eta lila koloreko sagarrak zituena hondo beltzean. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 166. orr.
Alkandora gorriko mutiko batek balalaika jotzen zuen bitartean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 312. orr.
Hirurogeita hamarren bat urteko gizona zen, traje beltz eta alkandora zuriz jantzia. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 57. orr.
Alkandora zikinez jantziriko mutiko batzuek eskua luzatu zioten, esaka: "Jauna, limosnatxo bat umezurtz honentzat!". Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 40. orr.
Alkandora odoldua kendu, eta beste baten bila bideratu nintzen gelara. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 387. orr.
Gizonezko gazteek bizarra, txima luzeak eta koadrozko alkandorak janzten zituzten garaian. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 99. orr.
Bainuan sartu zen, eta minutu batzuk geroago jantzita atera zen handik, galtza bakeroekin eta esmeralda koloreko alkandora batekin. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 187. orr.
Denetariko gizonak zeuden zurezko mahai batzuen inguruan eseririk: bizartsuak eta bizargabeak, ahari-larruzko beroki luzez jantzirik batzuk, alkandora hutsean beste batzuk, eta artilezko longain zakarra soinean baten bat. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 225. orr.
Koadrodun alkandorako gizona hurbildu zitzaidan: [...]. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 330. orr.
Galdera bat-batean otu zitzaidan, eskuak patriketan eta alkandora-iduna gorantz altxatuta hantxe egonean geundela, kabinara igo aurretixe. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 35. orr.
Kapare batek bilau bati erronka egiten zionean, oinez aurkeztu behar zuen, ezkutua eta makila hartuta; eta zaldi gainean, eta kapare baten armez etortzen bazen, kendu egiten zitzaizkion zaldia eta armak; alkandora hutsean geratzen zen, eta horrela borrokatu behar zuen bilauaren kontra. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 217. orr.
Ordurako, denetariko gizonak zeuden zurezko mahai batzuen inguruan eseririk: bizartsuak eta bizargabeak, ahari-larruzko beroki luzez jantzirik batzuk, alkandora hutsean beste batzuk, eta artilezko longain zakarra soinean baten bat. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 225. orr.
"Ukrainan bero egiten du garai honetan, eta alkandora hutsean joan ginen sua itzaltzera», esan du Viktor Birkun 56 urteko suhiltzaileak. Berria - Harian 2006-04-26
Zalgurdia hegan joan zen kale ilunetan barrena, eta On Camillok sukalde handian aurkitu zituen Filotti etxeko guztiak, baita umeak ere, alkandora hutsean eta txakurrandiak bezalako begi zabalduekin. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 277. orr.
Aurreneko hirurak, kamarero txaketa beltzekin; Geneviève sukaldari kapelu batekin; Ubanbe alkandora hutsean eta kopetilun, eskuineko begia pittin bat handituta duela. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 228. orr.
Atea mantso-mantso zabaldu zen, eta han agertu zen Annaren aita; ez zegoen apain eta dotore jantzita, ezta irribarretsu ere, beti agertu ohi zitzaigunez, baizik eta galtza-uhalak agerian eta alkandora hutsean, bizarra egin gabe eta tximak harro-harro zituela. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 168. orr.
Liuba erdi biluzia ia lurrera jaurtiz, oldarka sartu ziren gela txikian, botaz, longainez eta fusilez bete zuten, eta hauxe ikusi zuten: gizon bat ohean eserita, alkandora hutsean, oin biluzi iletsuak lurrean, eserita eta isilik. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 172. orr.
Marcel Martinek, berriz, alkandora hutsean kantatu ohi zuen, alkandora eta galtza beltzez jantzita, eta horrelaxe ageri da argazki horretan bertan ere. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 264. orr.
Egunsentian, Damasko hiriko ateak zabaltzean, jendea sartu-irtenean hasi zen eta alkandora hutsean zegoen mutil ederrari erreparatu zioten. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 45. orr.
Alkandora-hutsik zetorren hala ere, ez zekarren hotz handirik Justo Badiolak. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 15. orr.
Lublin-a eraman zuten eta atorra hertsagarri bat ezarri zioten. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 37. orr.
Atorra hertsagarriaz jantzirik eta oheari lotuta zegoen arren, erizainari beldurra ematen baitzion berarekin bakarrik gelditzeak. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 205. orr.
Europako langile-klaseari erregimen totalitario baten alkandora hertsagarria eskaintzea. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 390. orr.
alkandora arrosa (6); alkandora bat (17); alkandora besoak (4); alkandora besoak jaso (4); alkandora bustia (3); alkandora edo (3); alkandora erantzi (3); alkandora eta (34); alkandora eta galtza (5); alkandora eta prakak (3); alkandora ez (4); alkandora garbia (4); alkandora garbiak (3); alkandora gorri (3); alkandora gorria (3); alkandora hura (3); alkandora hutsean (9); alkandora iduna (3); alkandora jantzi (5); alkandora kendu (5); alkandora mahuka (4); alkandora urdin (6); alkandora urratu (4); alkandora zahar (3); alkandora zikin (3); alkandora zuri (14); alkandora zuri bat (3); alkandora zuria (24); alkandora zuria eta (5); alkandora zuriz (8); alkandorak eta (8); alkandorako botoiak (3); alkandorako poltsikotik (3); alkandorako sakelatik (3); alkandoraren azpian (4); alkandoraren besoak (3); alkandoraren botoiak (8); alkandoraren botoiak askatu (4); alkandoraren goiko (3); alkandoraren lepo (5); alkandoraren lepo zuria (3); alkandoraren lepoa (5); alkandoraren mahuka (4); alkandoraren mahukak (6); alkandoraren mahukak jasota (3); alkandoraren paparrekoa (3); alkandorarik ez (4); alkandorarik gabe (4); alkandoratik heldu (3); alkandoraz eta (5); amak alkandora (3); bat alkandora (4); bat eta alkandora (3); bere alkandora (11); bere alkandoraren (4); bi alkandora (4); du alkandora (3); duen alkandora (3); ere alkandora (3); eta alkandora (72); eta alkandora hutsean (3); eta alkandora zuria (3); eta alkandora zuriz (4); eta alkandorak (4); eta alkandoraren (12); galtzak eta alkandora (6); gogorreko alkandora (3); hiru alkandora (3); koloreko alkandora (3); lepo gogorreko alkandora (3); nire alkandora (8); zen alkandora (4); zetazko alkandora (4); zizkion alkandoraren (3); zuen alkandora (9); zuen alkandoraren (4)