Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
alkali iz kimikan, azidoekin konbinatzen den metal baten hidroxidoa edo oxidoa.
Hylo delakoa, zeina, gauza bitxia, baltsamaturik aurkitzen baita alkali-erroen desinentzietan: metilo, butilo, eta abar. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 54. orr.
Hantxe, iluntasunak baino are gehiago, usain bero sarkor batek geldiarazi zuen, animalia bizien ufako batek, zeinaren alkaliek azkura ematen baitzioten sudurrean eta eztarrian. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 274. orr.