Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alkaide iz espetxe baten burua.

-Hala, bada -erran zidan alkaideak-, baldin hemendik atera nahi baduzu, hil iduri egin beharko duzu, eta ongi egin beharko duzu gainerat, izan ez dezan nehork ere sospetxarik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 612. orr.

Ez didate patiora irteten uzten, apelazioak huts egin duenetik, eta alkaideak debekatua digu prentsarekin hitz egitea heriotza zigorra jaso behar dugunoi.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 74. orr.

Larritu nintzen berriro, eta desesperatu ere nintzen, handik aitzina... harik eta handik urtebeterat alkaidea hil eta alkaide berria etorri zen arte.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 611. orr.

Oroit gaitezen Erdi Aroan gure zoko hauetako gotorleku, gaztelu edo dorreen buru izaten ziren "alkaide" haietaz.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 56. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus