Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

abiatzear adlag abitazeko zorian.

kanpoan, Super-Constellation baten firrinda, pistaren gainean, abiatzear.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 15. orr.

Sergiorengandik ezagutzen ez zuenak beldurtzen zuen, baita erakartzen ere aldi berean, urruneko lur berri arriskuz josiek abiatzear den menturazalea beldurtzen eta erakartzen duten bezala.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 61. orr.

ETAren iragarpenaren aurretik zegoen antolatua batzar hori, Espainiako Gorteetan abiatzear den legealdi berriari buruzko idatzi bateratua plazaratzeko asmoz.  Berria - Euskal Herria   2004-02-20

Militarrek orduan argudiatzen zuten Egiptok Sinain indarrak bildu zituela eta Tirango itsasartea (Itsaso Gorrian) itxia zuela eta gerra abiatzear zela.  Berria - Mundua   2004-11-17

"guztion konpromisoa" eskatu zuen, hauteskunde prozesua abiatzear izanik, alderdi guztiek -Batasunak ere bai- beren eskubide zibil eta politikoak bermatuak izan ditzaten.  Berria - Harian   2005-02-19

Herrerako geltokian trena geratu zeneko, Veronica bezala ezaguna zen emakumeak ertz metaleztatuak zituen maleta hartu eta berriro abiatzear zegoen trenetik irten zen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 207. orr.

Erdi lotan ikusi zuen pelikula osoa, baina bat-batean, abiatzear zegoen abioiaren motor hots erdian, Strasser jeneral alemaniarrak aireportura iristeko behar zituen segundoetan, bere egoerarekiko ulermen osoa eta erabaki baten ziurtasuna eskaintzen zizkion argi bat piztu zitzaion Asierri.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 302. orr.

Barne-barnetik hunkitua zen eta iruditzen zitzaion Joanes osaba bezainbat izateko lehiaketa abiatzear zihoakiola San Florentin horretan: ez zuen hitzordua faltatuko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 87. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

abiatzear den bake (3); abiatzear zegoen (3); prozesua abiatzear (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus