Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bitartekari aljeriarren bidez, modu diskretuan, ETAri bi asteko su-eten publikoa eskatu zion Espainiako Gobernuak, harremanak berriro hasteko. Berria - Harian 2006-01-07
Azouz Begagek, bere ikaskide aljeriarren ezin ulertua gaindituz, eskolan aurrera egin zuen. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 40. orr.
Proba ezazu tabako aljeriarra. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 126. orr.
Souad Massi aljeriarra da, amazirtarra, hobeki erraiteko, emaztea eta gaztea. Berria - Kultura 2004-03-26
Aurrena, ez duela inondik inora Malika Laid Azzizen jatorria aipatzen, frantsesa dela ulertu behar du irakurleak, ez "aljeriar jatorriko frantziarra". Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 78. orr.
Aljeriar jatorrizko Fadilak zapi iluna zeraman buruan. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 262. orr.
Bere emaztearen sorterriko aljeriar oasitik Habibik ekarritako datil freskoen kutxa ireki zuen Maxek. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 229. orr.
Tony Gatlif jatorri aljeriarreko zinemagile frantziarra, berriz, jaialdiko zuzendaririk onena izendatu zuen epaimahaiak, Exils lanagatik. Berria - Kultura 2004-05-23
Mundu guztikoak, bat suediarra, beste bat brasildarra, beste bat thailandiarra, beste bat aljeriarra. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 322. orr.
Ekuardotarren ondotik, marokoarrak, aljeriarrak, bulgariarrak eta errumaniarrak etortzen dira gehien. Berria - Euskal Herria 2004-08-13
Jende onak baitira aljeriarrak, eta, bizi diren baino poxi bat hobekiago biziko balira, felagei ez liekete kasurik emanen. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 54. orr.
Gero eta jende gehiagok aitortzen diote FLNri aljeriarren ordezkaritza. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 152. orr.
Aljeriar haien kontrako Poliziaren razziak etengabeak izan ziren. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 69. orr.
N.-eko agintariek galdegin diete Frantzian bizi diren Aljeriarrei joan diten Parisen manifestatzera. Herria 2001-10-25
Neke zaizu Biarritz, Donibane-Lohizune, Baionako karrikak aljeriarrez beterik irudikatzea. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 152. orr.
Ea ba zer kondatu dizuten kolonien garaiaz, Parisko manifestaldietan hildako aljeriarrez, metroko labirintoak ttukuntzen zituztenez, aberatsen etxeetako zerbitzariez. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 85. orr.
aljeriar bat (4); aljeriar guztien (3); aljeriar jatorriko (3); eta aljeriarrak (3)