Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aljebraiko 1 izond aljebrarena, aljebrari dagokiona.

Urrunago ere joan gaitezke: n. mailako ekuazio bat edo errefrakzio-legearen formula algebraikoak enuntziatutzat jo daitezke: [...].  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 97. orr.

Ideiok hain modu desberdinean etortzen dira gure adimenera, non batzuetan onartu eta besteetan errefusatu egiten baitira beren osagarri diren hainbat elementu; ideia komun banaka batzuk gordetzen dituzte, kopuru algebraiko konplexu askok zatitzaile komun berdina onartzen duten bezala.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 43. orr.

Diskurtso arteko multzo hauxe, bere multzo forman, beste diskurtso-mota batzuekin harremanean dago (errepresentazioaren azterketarekin, zeinuen eta "ideologien" teoria orokorrarekin, alde batetik; eta matematikekin, azterketa algebraikoarekin, eta mathesis bat ezartzeko ahaleginarekin, bestetik).  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 180. orr.

2 adierazpen aljebraiko (corpusean ez dago; ETCn 52 agerraldi)

Kasu berezia da adierazpen aljebraikoa, eskuarki polinomioekin erabiltzen dena. Adierazpen aljebraikoa zenbakien eta hizkien nahastura da. ETC-entziklopedia   Adierazpen (matematika) Wikipedia

Oinarrizko aljebra, adierazpen aljebraiko eta ekuazioen hasierako ikasketa eta behe mailako matematikako ikastaroetan irakasten den aljebraren zatia dena. ETC-entziklopedia   Aljebra, Wikipedia

Ez al da pentsatzen ilara bat adierazpen aljebraiko batetik eratortzean? ETC-literatura, saiakera   Tratatu logiko-filosofikoa, Ludwig Wittgenstein (Ibon Uribarri), Pentsamenduaren Klasikoak, 2009

Batzuetan, modu matematikoan adierazi ahal izango da (hala komeni da), hipotesian esku hartzen duten aldagaiak erlazionatzen dituen adierazpen aljebraiko baten bidez. ETC-zientzia, zuzenbidea   Soziologia eta hezkuntza Askoren artean, EHU, 2009

Hurrengo kapituluetan ikusiko dugun moduan, adierazpen aljebraikoak sinplifikatzearren, aldagaiak lagineko batezbestekorako desbiderapenetan neurtzen ditugu batzuetan (balio zentratuak). ETC-zientzia, zuzenbidea   Ekonometria, Askoren artean, EHU, 2010

Demagun pultsua x noranzkoan hedatzen dela u abiaduran; zein da pultsuaren adierazpen aljebraikoaETC-zientzia, zuzenbidea   Fisika zientzialari eta ingeniarentzat 1, Askoren artean, EHU, 2012

Horrela, Gauss-en legea eremu elektrikoaren bal ioaren adierazpen aljebraiko bihurtzen da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Fisika zientzialari eta ingeniarentzat 2, Askoren artean, EHU, 2012

Zenbaki-datuotara atzitu daiteke zuzenean irudian bertan, geroxeago kalkuluetan edo adierazpen aljebraikoetan erabiltzeko. ETC-zientzia, zuzenbidea   Irakaslegaientzako matematika eta bere didaktika, Askoren artean, UEU, 2013

A4 - Plano-sortaren adierazpen aljebraikoa ezagutzen dut. ETC-zientzia, zuzenbidea   Ikergazte-2019. Zientziak eta Natura zientziak, Askoren artean, UEU, 2019

3 barietate aljebraiko (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Albanesek gainazal aljebraikoetako kurbak eta barietate aljebraiko baten generoa landu zituen, besteak beste. ETC-entziklopedia   Giacomo Albanese, Wikipedia

4 egitura aljebraiko (corpusean ez dago; ETCn 43 agerraldi)

Egitura aljebraikoa honela defini daiteke: multzo bat, bertako elementuekiko hainbat axioma betetzen duen eragiketa batekin batera. ETC-entziklopedia   Egitura aljebraiko, Wikipedia

Eta Bourbakik ikertu zuenaren inguruan, egitura aljebraiko edo egitura topologikoak, ongi, haiek gure arazoarentzat garrantzizkoak badira, ikus dezagun nola. ETC-literatura, saiakera   Hizkuntza eta irakaskuntza, Jean Piaget / Noam Chomsky (Aritz Irurtzun), Pentsamenduaren Klasikoak, 2009

Testuliburuetan egitura aljebraikoak lantzen dira, baina, haiei garrantzia ematen bazaie ere, ezin esan liburuok ikuskera estrukturalista dutenik. ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 83 zbk., UEU, 2012 - urria-abendua

Edukiak: lehentasuna, egitura aljebraikoak eta multzoen teoria. ETC-zientzia, zuzenbidea   Irakaslegaientzako matematika eta bere didaktika, Askoren artean, UEU, 2013

Egitura aljebraiko mota, taldea dena eta trukakortasun printzipioa betetzen dena... ETC-zientzia, zuzenbidea   Jose Ramon Etxebarria irakaslearen omenez, Askoren artean, UEU, 2018

5 ekuazio aljebraiko

Multzoetan gertatzen dena atzemateko, multzoak ekuazio aljebraikotzat hartuko lituzkeen fonologia bat finkatu behar da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 80. orr.

6 geometria aljebraiko (corpusean ez dago; ETCn 33 agerraldi)

Geometria aljebraikoa matematikaren adar bat da, eta bere izenak adierazten duen bezala, aljebra abstraktua eta bereziki aljebra trukakorra, geometriarekin konbinatzen du. ETC-entziklopedia   Geometria aljebraiko, Wikipedia

Uztailaren 21a - Galina Tiurina, errusiar matematikaria, geometria aljebraikoan espezialista (j. 1938). ETC-entziklopedia   1970, Wikipedia

Alexander Grothendieck matematikaria izan zen, geometria aljebraiko modernoa sortzeko lanetan aitzindari. ETC-entziklopedia   Alexander Grothendieck, Wikipedia

Beste lehen mailako atal batzuk ere, hein batean behintzat, aljebraren barrukoak legez hartu ahal dira, hala nola Zenbaki-teoria (gehien bat Zenbaki-teoria aljebraikoagatik) eta Geometria aljebraikoaETC-entziklopedia   Aljebra, Wikipedia

7 notazio aljebraiko (corpusean ez dago; ETCn 8 agerraldi)

Notazio aljebraikoa xake-partida bateko mugimenduak adierazteko idazkera-sistema da. ETC-entziklopedia   Notazio aljebraiko, Wikipedia

Metrika bazter utzi zuten eta loturak notazio aljebraikoen bidez egiteko joerari segitu zioten. ETC-prentsa   Berria, 2009-03-02

Esate baterako, biderketaren sinboloa ez da esplizituki erabiltzen notazio aljebraikoanETC-zientzia, zuzenbidea   Jarduera matematikoa eredu dinamikoen laguntzaz, Aitzol Lasa, UEU, 2015

8 sistema aljebraiko konputazional (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Sistema aljebraiko konputazionala edo aljebra konputazionalaren sistema SAK (CAS, ingelesetik "computer algebra system") ordenagailu-programa edo kalkulagailu aurreratu bat da, sinbolo-kalkulua errazten duena. ETC-entziklopedia   Sistema aljebraiko konputazional, Wikipedia

9 topologia aljebraiko (corpusean ez dago; ETCn 7 agerraldi)

Ikasgela handiegia zen, topologia aljebraikoa zeritzan bere ikasgaian izen emanda zeuden laugarren urteko hamabi ikasleentzat. ETC-literatura, saiakera   Zenbaki lehenen bakardadea, Paolo Giordano (Koldo Biguri), Alberdania, 2009

Lehenengoa analisi matematikoaren bitartez Riemannen gainazalak aztertu zituen eta bigarrenak topologia aljebraikoa garatu zuen. ETC-entziklopedia   Geometria, Wikipedia

Matematikan, topologian erabiltzen diren multzo-teoriaren definizio eta eraikuntza nagusiekin lan egiten duen topologiaren adarra da. Topologiaren beste adar gehienen oinarria da, haien artean topologia diferentziala, topologia geometrikoa eta topologia aljebraikoaETC-entziklopedia   Topologia orokor, Wikipedia

10 zenbaki aljebraiko (corpusean ez dago; ETCn 14 agerraldi)

BG han egon balitz oraindik, hauxe aldarrikatzen entzungo zioten: "Entzun, entzun, hau definizio bat da: zenbaki aljebraiko esaten zaio ekuazio aljebraiko baten ebazpen den zenbakiari". ETC-zientzia, zuzenbidea   Loroaren teorema, Denis Guedj (Jon Muñoz), EHU, 2005

Zenbaki aljebraikoa edozein zenbaki erreal edo konplexu da, ondorengo ekuazio polinomikoaren ebazpena dena: ETC-entziklopedia   Zenbaki aljebraiko, Wikipedia

11 zenbaki aljebraikoen teoria (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Zenbaki-teoriaren banaketa zenbaki-teoria modernoko azpiatal nagusietan, hala nola zenbaki analitikoen teoria eta zenbaki aljebraikoen teoriaETC-entziklopedia   Zenbakien teoria, Wikipedia

12 zenbakien teoria aljebraiko (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Zenbakien teoria aljebraikoko elkarrekikotasun legeak lantzeagatik ezaguna izan zen. ETC-entziklopedia   Emma Lehmer, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus