Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aliterazio iz figura erretorikoa, fonemen errepikatze adierazkorrean datzana.

Jarraian doazen hitzetan hots bat edo batzuk errepikatzean datza aliterazioa. Gogoan dut Frantzian erretorikari buruzko esku-liburuetan aliterazioa zer den erakusteko erabiltzen zen adibidea "Pour qui sont ces serpents qui sifflent sur ma tête" (Racine).  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 41. orr.

Letra bat edo batzuk hitz segida batean errepikatzen d(ir)enean, elkarren arteko hurbiltasunak hoskidetasuna nabarmenarazten du eta, ondorioz, aliterazioa sortzen da.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 41. orr.

Aliterazioaren bitartez soinu goxoa eransten zaiela erran komunei.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 42. orr.

Gehienetan, ordea, aliterazio kontu hauek ez dute mugapenik hitzen zati zehatzetan, eta nahasian agertzen dira hala hasieran nola bukaeran edo erdi aldean.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 42. orr.

Aliterazio polisilabiko eufonikoa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 101. orr.

Antzez baliatu haiz errimaz, aliterazioaz, asonantziaz, jakinduria ederreko erretorikaren artifizioez, neurrien aldikatze zuhurraz.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 229. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus