Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alistatu, alista(tu), alistatzen da ad armadan izena eman.

Mario Salegi donostiarra berriz, ANVko bolondresa izan zen gerra zibilean, eta nazionalitate amerikarra lortzeko EEBBtako marinan alistatu ondoren, alde egin behar izan zuen New Yorketik macartismoaren urteetan.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 130. orr.

Beno, goazemak 39-40 urtera berriro: faxismoaren kontra borrokan jarraitzeko aukera zutela alegia, eta legioan alistatzeko.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 58. orr.

Lehenengo kasua, zabala eta nabarmena, herritarrak borondatez eta masiboki alistatu direna, Lehen Mundu Gerran izan da, Ingalaterran, asteburu bateko kontua izango zelakoan; horrexek aldatu zuen armadarenganako jarrera.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 61. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus