Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

abiatze iz abian jartzea; hastea.

Hersketa bukatu eta ezpainak irekitzean abia daiteke dardara, baina dardararen abiatze hori ez da nahitaez berehalakoa izaten.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 23. orr.

Neure mendeku nahiaren eta neure odol-irakiduraren lehen abiatze eta oldartze hartan jakin nuen ezen ez ninduela nehork geldiaraziko.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 329. orr.

Aratsaldeko 7etan, pesten abiatze ofiziala, bertsuz eta kantuz.  Herria   2005-08-11

Ihizlarien sasoina ideki ere da aditu dugunaz arras abiatze pollita eginez.  Herria   2001-09-13

Joanden igandean, abendoaldiko lehen igandekari, iragan da Paueko Erakusgunean Zinodo Urratsaren bigarren gogoetaldiaren abiatze ospakizuna.  Herria   2003-12-04

Kultura baten zein bestearen alor bakoitzak bere kodea du, bere terminologia, bere abiatze-bidea, bere hizkera sakratuzkoa eta alor horretan dabilenari kostatu egiten zaio berea ez den esparru batean lasaitasun halako batez ibiltzea.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 69. orr.

Abiatze puntua apirileko leihoa da, zeina irekita egongo den lege aldetik egin beharreko aldaketentzat.  Berria - Mundua   2006-02-07

Abiatze uneak izaten dira zail eta kontraesankorrenak.  Berria - Harian   2005-05-27

Abiatu aurretiko azken orduak hilobi ondoan eman omen zituen; 14: 00etan itsasontziratu behar, abiatze-ordua 15: 00etan baitzen, baina arrazoiren bat edo besterengatik itsasoratzea ia ordubetez atzeratu ei zen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 302. orr.

Seinale kontrajarri horiek elkarri gehitzen (edo kentzen) zaizkio, eta, azken emaitzak abiatze-atalasea gainditzen badu, beste bulkada bat transmititzen da; gainditzen ez badu, berriz, blokeaturik geldituko da mezua.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 227. orr.

Jokalariak abiatze eszena ikusi zuen eta zer gertatzen zen galdetu zuen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 210. orr.

Uztartze abiatze huni, agintzen diogu indartzea eta azkartzea.  Herria   2003-05-29

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus