Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alisio 1 iz haize iraunkorra, eskualde tropikaletik ekuatore aldera jotzen duena.

Uda garaian, itsasotik datorren alisioa haizeak talka egiten du mendiarekin, eta hiru iturritatik isurtzen da ura.  Berria - Kultura   2006-01-14

Palmondoen azpian, alisioak imitatzen zituzten haize-emaileen artean, zorioneko uharte batean geundelakoa ere sinetsiko genuen, zoragarri ari baikinen pasatzen.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 50. orr.

Antzinakoak ez ziren itsasbazter haietatik aldentzen monzoiez eta alisioez baliatzen zirenean baizik, iparrorratza bezalakoa baitziren haientzat.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 42. orr.

Monzoiek alde batetik jotzen dute urtearen zati batean, eta bestetik urtearen beste zatian; eta alisio haizeek alde beretik jotzen dute urte osoan.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 353. orr.

2 alisio haize (corpusean ez dago; ETCn 6 agerraldi) pl

Kanoari helduta gelditu ziren kide guztiak, noiz salbatuko zain, baina itsaslaster bortitz batean sartuta eta alisio haizeak bultzatuta gero eta hegoalderago zihoan ontzia. ETC-prentsa   Berria, 2007-11-25

Animalia txikienek, hala nola planktonekoek, anfibioek eta otarrainek, ur edo aire korronteak aprobetxatzen dituzte, eta hegaztiek, berriz, alisio haizeak eta goranzko aire korronteak. ETC-entziklopedia   Animalien migrazio, Wikipedia

El Niño garaian, ordea, presio aldaketen eraginez alisio haizeak ahuldu egiten dira. Itsasoaren gainazaleko tenperatura maximoak ekialderantz higitzen dira, sei hilabeteren barruan Hego Amerikako kostara iritsiz. ETC-entziklopedia   El Niño, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus