Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aliritzi 1 aliritzian aldez aurreko asmorik gabe.

Txakurrak, aliritzian, baldintzarik gabe, adoptatu egin du bera; animaliak bizia emango luke berarengatik, badaki.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 275. orr.

2 aliritziko aldez aurreko asmorik gabekoa.

Baina, orobat, ikuspen, amets, uste gabeko lotura, sinplifikazio sarritan haur batenaren modukoak, zunda-botatze aliritzikoak, ezker-eskuin, guztiz jakin gabe nora daraman bideak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 166. orr.

3 aliritzira ausaz, menturara.

Aliritzira Marcel Proustena hartu nuen: Denbora galduaren bila-ren lehenengo liburukia.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 136. orr.

Argizagiak han goian, argizagi ezezagunak, espazio zabal mugagabean aliritzira jaurtitako argizagi ezezagun haiek, hainbeste amets, hainbeste gogoeta eragiten duten irudi bitxi horiek marrazten.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 359. orr.

Baina gero, lanerako bidea beharrean, aliritzira hartu zuen norabideari jarraitu zion kafetegi batean gelditu zen arte.  Berria - Kultura   2006-05-04

Baina gauza zaila da, aliritzira, pikako damari zeregin bat ematea.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 24. orr.

Aliritzira aukeratu edozein botila?  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 223. orr.

Bi itzal ikusi ditu buru gainetik pasatzen eta, kulata sabelaren kontra jarrita, tiro egin du, aliritzira, airera.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 139. orr.

-Egiazko pertsona batzuek hala eskaturik, beren izenen ordez inizial batzuk jarri dira, aliritzira.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 15. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus